Mendiak bete egiten du
Urtebete igaro da Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusi izendatu zutenetik
Gaur, irailaren 20an, urtebete igaro da PSE-EEko Ez-ohiko Batzarrean Idoia Mendia Alderdiko idazkari nagusi izendatu zutenetik Patxi Lopezen ordez. Hori dela eta, Euskal Sozialistok ondoko bideoa argitaratu dugu: “un nuevo comienzo. Urte bat aurrerantz". Bideoaren bidez, 12 hilabeteri buruzko laburpena egin dugu.
Kudeaketaren alderdi garrantzitsuak gizarte-, ekonomia- eta politika-eragileekin egindako topaketak izan dira, baita desberdintasunei aurka egiteari emandako bultzada ere. Horren ondorioz, 2015erako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan 185 milioi euro gaineratu dira gizarte-politiketarako, eta Aldundiek eta Udalek zenbait akordio egin dituzte herri honetako politikei gizarte-kutsua ematearren. Etxebizitzaren Legearen onespena ere nabarmenduko genuke, Euskadiko herritar guztiei etxebizitza izateko eskubidea bermatzen baitie.
Amaitzeko, Konstituzioa berritzeko proiektuak eta Euskadiko Lurralde Historikoen Legea azpimarra daitezke; herri moderno eta efizienteagoa eraikitzeko gain hartutako konpromisoarekin bat datoz aipatutako jarduerak.