Mendiak datozen udal hauteskundeetan sozialistak “gerriko gorria" altxatzera animatu ditu “Bizkaia eta Euskadi herritarrei itzultzeko”
Mendiak datozen udal hauteskundeetan sozialistak “gerriko gorria" altxatzera animatu ditu “Bizkaia eta Euskadi herritarrei itzultzeko”
“Datorren urtean Bizkaiak alkate sozialista gehiago izango ditu”. EAJk Bizkaian eta hemengo udaletan eraiki nahi duen ereduari aurre egiteko “gerriko gorria altxatuk duten" alkateak izango dira; harrokeria, baliabide publikoen kudeaketa opakua eta krisiari aurre egiteko baliabide gehiago ekarriko zituzten proiektu garrantzitsuak alde batera utzi izana izan dira eredu horren ezaugarriak.
Horixe da PSE-EEk datozen udal hauteskundeetarako duen eredua, eta Idoia Mendiak horren berri eman die gaur Bilbon era ofizialean aurkeztu diren 20.000 biztanletik gorako udalerrietako hautagai sozialistei. Bizkaiko diputatu nagusirako hautagai Carlos Totorikak ere parte hartu du aipatutako ekitaldian.
Mendiak EAJren ereduaren aurrean, eredu sozialista azaldu du, “herriaren interesak alderdiaren beraren interesen gainetik jartzen baititu"; EAJk, berriz, beti EZ esaten du. “José Luis Bilbao urteotan EZ jauna izan da: EZ iruzurrari modu eraginkorrean aurre egiteari, EZ zerga-erreformari, EZ gure erakunde-ehunaren erreformari, EZ gure udalei autonomia handiagoa emateari”, salatu du.
Mendiak, gainera, kezkatuta dago ikusten baitu Urkullu lehendakariak eredu hori kopiatzen duela, “eta Bizkaia jaunaren ezaugarri diren zorrozkeriako tik harroputzak eskuratzen ari da"; izan ere, ez ditu kritikak onartzen, oposizioari trabak jartzen dizkio edo itxi egiten da.
“Harropuzkeriaz” gain, ezintasuna Radio Euskadiren kudeaketan erakutsi moduan. 9 hilabetez salatu, Legebiltzarrean 10 galdera egin, dimisio-eskaera bat aurkeztu ondoren, "oraingoan erakutsi egin dute hasieratik guk esandakoa: Enplegurako Eskaintza Publikoaren mozorroa bazuen ere, ezkutuko Enplegua Erregulatzeko Espedientea zela”, salatu du Mendiak. “Lege-azpijokotzat” jo du, berrogeita hamar bat langile kaleratzeko eta irrati publikoaren kalitatea pobretzeko aukera emango duen Enplegurako Eskaintza Publikoa.
EAJk baino ez du gatazka horren ardura; PSE-EEko idazkari nagusiak bere buruari galdetu dio: “non egon da EH Bildu denok hori guztia salatzen genuen bitartean?"“Non egon da denok enplegu publikoa aldezten genuenbean? Ibilaldi horiek egin behar ditugu Euskadin. Eta ez Bilbon urtarrilean antolatzen dutena gatazka keta obsesioak nahasteko”, kritikatu du.
Bizkaia geldialdian
Bizkaiko PSE-EEren egoitzan bildu diren ehunka militante eta zaleen aurrean, Mendiak berriz Aburto sailburua kritikatu du, baita Urkullu lehendakariak karguan mantentzeko hartu duen erabakia ere, Bilboko alkatetzarako EAJren hautagai baita. “Ezin da onartu Urkulluk hautagai bat bere karguan mantentzea, buruan Sailean izan beharrean, Udaleko Areto Arabiarrean baitu”. Sailburuak, gainera, bi urtean ez du Gizarte Elkarrizketa Mahaiaren deialdia egin. Sailburuak ez du lanpostuak sortzeko talka-planik sustatu", azaldu du.
“Euskadi eta Bizkaia geldialdian duen eredu nazionalistari aurre egiteko”, EH Bilduren politika “baztertzaile, sektario eta alferrikakoari” aurre egiteko, PPren eskubide-murrizketei aurre egiteko, "zerua baiesten diguten baina kalera irteten ez diren indar berriei" aurre egiteko, Mendiak hautagai eta militante sozialistei gogor egin behar dutela lan esan die, “alkate sozialista asko izateko eta Bizkaiko diputatu nagusia sozialista izateko, guk baino ez baitugu aukera seriorik aurkeztuko”.
Mendiak azaldu duenez, “sozialistok baino ez gara denontzako gobernatzeko gai"; hori dela eta, hauteskundeetan emaitza onak lortu behar ditugu, "politika jendearen zerbitzura jartzeko”. “Bizkaia eta Euskadi herritarrei itzultzeko”, esan du amaitzeko.
Bizkaiko Udal hauteskundeetako hautagai sozialistak aurkezteko ekitaldiaren irudiak ikusi hemen
![Udal hauteskundeetara Bizkaian aurkeztuko diren hautagai sozialisten aurkezpena [2015]](/upload/foto-original-Presentacin-de-candidatos-socialistas-a-las-elecciones-municipales-y-forales-en-Bizkaia-Foto-Socialistas-Vascos-Udal-hauteskundeetara-Bizkaian-aurkeztuko-diren-hautagai-sozialisten-aurkezpena-2015-54bccc2a421a7.jpg)