Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak dio Eusko Jaurlaritzan “aldaketaren bat” ikusi duela, "zenbaitetan atzeratu dela eta zenbait gauza ez dituela bete” onartu baitu

Euskal Sozialistan Batzorde Exekutiboa atzo bildu zen, eta aztertu egin du nola bete diren EAJrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin duela urtebete izenpetutako akordioak. “Erabilgarriak izan direla” ondorioztatu du

Euskal Sozialistek baloratu egin dute Eusko Jaurlaritzan antzemandako “aldaketa”; izan ere, Jaurlaritzak onartu egin du “atzeratu egin dela” duela urtebete PSE-EErekin izenpetutako zenbait akordio abian jartzeko orduan, eta hori konpontzeko prest dagoela dio.  Akordio horiek “erabilgarriak” izan dira eta "izaten jarrai dezakete", zerga-erreforma bat sustatu baita horiei esker. Erreforma horren bidez, zergak ordaintzeko orduan justizia eta progresibotasuna handitzeaz gain, erakundeek baliabide gehiago izan ahalko dituzte ekoizpen-ekonomia bultzatzeko eta enplegua sortzeko, baita zerbitzu publikoak ematen jarraitzeko eta herrialde iraunkorrago eta efizienteago batera aurrera egiteko ere.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, zenbait bilera egin ditu Lehendakariarekin, PSE-EEko batzuekin eta Eusko Jaurlaritzarekin akordioak nola bete diren aztertzearren, eta ondoko konpromisoa lortu du: Eusko Jaurlaritzak etengabe emango diola PSEri akordioan bildutako gaien egoeraren berri.  “Ez da egun bakar baten ondorioz lortutako, gobernuarekin azterketa, kontraste eta elkarrizketa sakonak egin ostean lortutako ondorioa baizik”, azaldu du.

Mendiak dio gobernuak onartu egin duela zenbait oker egin dituela, eta hori okerrak zuzentzeko "lehen urratsa" litzateke. Horrez gain, Eusko Jaurlaritza izenpetutako konpromiso gehienak garatzen ari da, horiek betetzeko nahiko oinarri badira.

Kode Etikoa

Idoia Mendiak eta atzoko Batzorde Exekutiboak sinatu egin dute PSOEk sustatutako Kode Etikoa. Kode  horrek, militante guztiek euren funtzioak egikaritzen (erakunde funtzioak zein funtzio organikoak) dituztenean jendaurrean izango duten jokaera arautzen du, eta zorroztasun, zintzotasun,  eredugarritasun, efikazia eta dedikazio osoarekin jarduteko konpromisoa jaso du, besteak beste.

“Sozialistok garbiketa-prozesuen eta kalitate demokratikoko prozesuen buru izan nahi dugu, bai espainiar politikan bai euskal politikan, ustelkeria politikoko era guztiei aurka eginez.  Seguru gaude, badago politika egiteko beste modu bat.  Garbiagoa, gardenagoa, etikoagoa.  Politikari bere izen ona itzuli  nahi diogu, eta ekintzekin lortuko dugu”, azaldu du.

Idoia Mendiak sinatu egin du PSOEk sustatutako Kode Etikoa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendiak sinatu egin du PSOEk sustatutako Kode Etikoa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak