Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak dio Marotok eta De Andresek “desberdintasunen frogen laborategi” bihurtu dutela Araba, eta PPk Espainian hedatu nahi duela

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, parte hartu du Vitoria-Gasteizko Alkatetzarako hautagaiaren, Pedio López de Munainen, eta Arabako Foru Aldundiaren hautagaiaren, Cristina Gonzalezen, aurkezpen-ekitaldian

Bizikidetza eta tolerantzia berreskuratzea. Horixe da Euskal Sozialistek Vitoria-Gasteizen eta Araban lortu nahi duten helburua PPren 4 urteko gobernuaren ostean, non herritarren arteko desberdintasunak eta banaketa areagotu baino ez duten egin.  Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Vitoria-Gasteizko alkate Javier Marotok eta Javier de Andrés diputatu nagusiak Araba "desberdintasunen frogen laborategi bihurtu dutela eta Espainia osoa zabaldu nahi dutela".  “Rajoyren politika baztertzaileen ikasle abantailatsuak dira”, aipatu du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, parte hartu du Vitoria-Gasteizko Alkatetzarako hautagaiaren, Pedio López de Munainen, eta Arabako Foru Aldundiaren hautagaiaren, Cristina Gonzalezen, aurkezpen-ekitaldian. Lakua hotelean egin dute, eta Arabako hiriburuko hotela jendez gainezka zegoen.

Mendiak azpimarratu du Vitoria-Gasteizen ezin duela “beste alkate arrazista bat inoiz eduki", eta esan du Peio López de Munain demagogian eta gizarte-banaketan oinarritutako politikaren "antagonista" dela.  “Zeu, Peio, Gasteizen Alderdi Sozialistak duen ordezkari onena zara.  Herritarren alde egiteko prest zaude, eta gizarte bidegabekeriei egiten diezu aurre”, aipatu du.

Hori dela eta, Mendiak ohartarazi du Javier Marotok “mozorroa galdu duela”.  “Puxika apurtu zaio”, esan du etorkinen aurka Gasteizko alkateak egindako kanpainari buruz, “berriz aukeratua izateko tranpolina izango zela uste zuen, baina Maroto jaunaren hilobi politikoa izango da".

Mendia erabatekoa izan da iruzurraren aurkako ikasgaiak ez onartzeko orduan, "B diruarekin egoitzak finantzatu dituztenek, iruzurraren aurkako politikak oztopatzen dituztenenek eta zerga-iheslariei buruzko datuak ezkutatzen dituztenek emandako ikasgaiak baitira”.  “Ogasunetatik ihes egiteko batzuek bilatzen dituzten ihesbideekin amaitu nahi dugu sozialistok, zerga-paradisuetan ezkutatzen den dirua guztion onurarako berreskuratu nahi dugu”, azpimarratu du. Aldi berean “PP eta EAJrentzat aitzakien garaia amaitu da", ohartarazi du.

Agintari sozialistak azaldu ditu Euskal Sozialistek datorren legegintzaldian abian jarriko dituzten zenbait neurri:

- Zerga-ikuskatzaile eta -agente gehiago jarriko ditugu.

- Administrazioen arteko koordinazioa areagotuko dugu, iruzurtiek zirrikiturik topa ez ditzaten.

- Foru Ogasunetako arduradunek zerga-iruzurraren aurka egin duten lanari buruzko azalpenak emateko beharra izango dute.

- Eta zerga-delituren batengatik kondenatuta izan diren iruzurtien izen-abizenen berri emango dio, partikular zein enpresa izan.

“Nahikoa da, lagun ukiezinek ez dute salbuespenik izango. Ordain dezatela ordaintzen ez dutenek.  Eta ez badute ordaintzen, denek jakingo dugu”, gaineratu du.

Mendiak, amaitzeko, militante sozialista guztiek hauteskundeak irabazteko “elkarrekin egin behar dutela lan” esan du.  “Behar zaituztegu.  “Zuoi guztioi.  Beraz, aupa! Lanari ekin”.

Peio López de Munain

Vitoria-Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, Pedio López de Munainek, eskerrak eman ditu alderdiak erakutsi duen konfiantzagatik, eta esan du "oso erraz” egin duela udal hauteskundeetarako zerrenda, “arazorik gabe" adostu baitu Arabako PSEko idazkari nagusi Cristina Gonzalezekin.  López de Munainek onartu du “erronka handia duela aurrean”, Gasteizen PPk egin dituen politikak “bihurtu beharko dituelako, gasteiztarrek berriz euren erakundeetan konfiantza izan dezaten”.

“PPren politiken ondorioz” Gasteizen 21.000 familiak lanik ez dutela eta horietako 8.000 familiak hiritik kanpo bilatu behar dutela gogoratu ondoren, azpimarratu du “murrizketen, publizitatearen eta patata-tortilla handi-handiaren egoerarekin amaitu behar dela”. “Ezin dugu onartu herritarrek gaizki pasatzea eta bitartean udalen aurrekontuekin landare-fatxadak, ibai artifizialak eta tortillen Guiness saria lortzeko ahalegina egin”, kritikatu du.

Cristina González

Arabako PSEko idazkari nagusi eta diputatu nagusirako hautagai Cristina Gonzalezek Mendiari eskerrak eman dizkio arabar sozialistekin duen “konplizitateagatik”, baita Peio López de Munaini. Azken horri buruz, egindako politiketan eta lanean beti "elkartasuna" izan dela nagusi esan du.  Gonzalez kritikatu duenez, PPren Foru Gobernuak lau urte galdu ditu, ez baitu errepidetan, gizarte-zerbitzuetan eta zenbait gauzatan inbertitu, eta “ez du Arabaren alde egin". Adibide gisa, Forondako aireportua edo Abiadura Handiko Trenean (AHT) egindako murrizketak aipatu ditu, “tren txikia bihurtuko baitute”.

Horrez gain, EAJk aurrekontu “popularren alde” egin duela, eta lau urtez PPren politiken alde egin duela, eta “orain dela hamabost egun” hasi dela oposizio lana egiten kritikatu du.

Peio López de Munain, Cristina González, Idoia Mendia eta Javier Martínez
Peio López de Munain, Cristina González, Idoia Mendia eta Javier Martínez

Beste berri batzuk...

Iruzkinak