Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak EAJri jakinarazi dio 2015eko aurrekontuek krisia gehien jasaten dutenentza izan behar dutela

Gobernuen erosotasunaren aurrean, lehentasuna izan behar du enplegua sortzeko, zerbitzu publikoekin jarraitzeko eta elkartasunerako politikak abian jartzeak

2015eko aurrekontuek islatu behar dute krisi ekonomikoak sortutako zauriak arintzeko beharra; hersturaren ondoriok gehien pairatu dutenentzako aurrekontuek izan behar dute.  PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak horixe esan dio EAJko presidente Andoni Ortuzarri, Sabin Etxean egin duten bileran. Bilera hori, buru sozialistak eragile sozial eta politikoekin egiten ari dituen bileretako bat izan da.

Idoia Mendiaren ustez, ekonomia biziberritzea, enplegua sortzea, kalitatezko eta denentzako zerbitzu publikoak izatea eta behar handiagoa dutenekiko elkartasuna ezinbesteko parametroak dira Autonomia Erkidegoko aurrekontuak negoziatzeko orduan. Programatutako aurretiazko bileren ostean egingo da aipatutako negoziaketa Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean proiektua aurkezten duenean.

Mendiak Ortuzarrek zuzendutako ordezkaritza nazionalistari jakinarazi dio PSE-EEk negoziatzeko etapa honetan ez diola txeke zuri bat emango edozein politikari.  Krisiak irekitako eta politika neoliberalek handitutako desberdintasun-bretxa gutxitzea helburu izan beharko dute aipatutako politikek.

Horrez gain, Euskal Sozialisten ustez, kontu publikoek babestu behar dituzte azken hamarkadotan gizartean lortutako elkartasun-mekanismoak; dena dela, horiek behar bezala kudeatu behar dira eta kontrolatu behar dira, gehiegikeriarik gerta ez dadin eta behar duten guztien babes-sisteman sartuko direla bermatzearren.

Halaber, Mendiak EAJri eskatu dio zerga-iruzurraren aurkako jarrera beligerantea izan dezan; horrela bada, euskal administrazioek diru-sarrera gehiago lortuko dituzte eta, gainera, zailtasun larriko egoeran, zenbait behar handiei aurre egin ahal izango dizkiote, adibidez, enplegua sortzeari.

Erakunde-egituran egiteke dauden erreformei buruz ere aritu dira sozialistek; izan ere, erreforma horiek esparru berri eraginkorragoa eta eskumen-finantzaketa eta –banaketa egokia eman beharko dute.  Egiteke dauden gaiek, adibidez, Udalen Legearen onespenak eta Lurralde Historikoen Legearen erreformak, ezin dute gehiago itxaron, PSE-EEren idazkari nagusiaren ustez.

Mendiak esan du estatutu-eremuaren erreforman adostasun zabala lortu behar dela, autogobernuan sakontzeko eta, horrela bada, euskal herritarrei ongizate handiagoa emateko; horrez gain, konstituzioa ere aldatu beharra dago, Gobernu zentralaren esku-sartzerik gabeko eskumen-esparrua bermatzearren.  Hori dela eta, PSOEk proposatutako eztabaida irekitzen denean, Gorteetako nazionalisten ordezkariek erreformarako lan horietan inplika daitezen eskatu du, herritar guztien eskubideak, baita euskal herritarrenak ere, gerora begira bermatzearren.

Idoia Mendia eta Andoni Ortuzar. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia eta Andoni Ortuzar. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak