Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak esan du euskal emakumeenganako lan-diskriminazioak Urkulluren “autokonplazentziaren diskurtsoa desmuntatzen duela”

Mendia soldata diskriminazioari buruzko jardunaldian  [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mendia soldata diskriminazioari buruzko jardunaldian [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, lan-diskriminazioari eta emakumeen eta gizonen arteko soldata-bretxari buruzko jardunaldi batean hartu du parte. Ramón Rubial Fundazioak antolatu du aipatutako jardunaldia.

Mendiak gogoratu du zortzi urtez atzerakada gogorra jasan ondoren, eskubideen eta askatasunen inguruan atzera egindakoaren ondorioz talderik kaltetuena emakumeena izan dela.

“PPk legegintzaldi honetan sustatutako murrizketa bakoitza, kontra-erreforma bakoitza, neurri antisozial bakoitza, oinarrian, emakumeen aurkako neurri bat izan da”, azaldu du.

Zenbait neurrik —esaterako, lan-erreforma, mendetasunean egindako murrizketak edo pentsioen erreforma— emakumeengan izan duten eragina azaldu ondoren, Mendiak azpimarratu du Euskadin soldata-bretxa gero eta handiagoa dela; izan ere, kontratu partzialen % 75 emakumeentzat dira, eta gizonek baino % 25 gutxiago kobratzen dute.

Lehendakaritzarako hautagaiak kritikatu du Urkulluren gobernuak ezer gutxi egin duela desberdintasunen aurka.  “Euskadin emakumeek jasaten duten lan-diskriminazioa da EAJren autokonplazentzia diskurtsoa desmuntatzeko argudio bat; diskurtso horren bidez gabezi guztiak ezkutatu nahi ditu”, argitu du.

EAJren jarrera geldiaren aurren, azaldu du Euskal Sozialistek zer neurri sustatuko dituzten lan-kontziliazioaren alde, eta baita zer nolako konpromisoa duen arlo horretan; hori dela eta, Pedro Sanchezek Espainiako gobernua hartzen duenean Soldata Berdintasunaren Legea onetsi nahi duela azpimarratu du.

Ramón Rubial Fundazioaren jardunaldian era Maria Silvestre, Emakundeko zuzendari ohia eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea; Cristina Antoñanzas, UGTko idazkariorde nagusia eta sindikatuko berdintasuneko arduraduna, eta Mari Cruz Vicente, Euskadiko CCOOko Sindikatu, Erakunde eta Koordinazio Ekintzako idazkaria ere izan dira. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak