Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak esan du Urkulluren diskurtsoa “egokia dela 2012rako, baina ez 2013rako”

“Gobernua ez da zailtasunen notario hutsa. Ezin du arazoak berez noiz konponduko diren zain gelditu”, azaldu du

Euskal Sozialisten bozeramaileak, Idoia Mendiak, esan du bart Iñigo Urkullu lehendakariak emandako diskurtsoa “egokia zela 2012ko Gabon Zaharrerako, baina ez 2013korako”.  “Lehendakariak ezin du itxaropena eskatzera mugatu.  Ez da heldu berria jada.  Urtebete darama Gobernua zuzentzen, eta euskal gizarteak, gauzak hobetzeko konfiantza baino zerbait gehiago espero du”, baieztatu du.

Mendiak gogoratu du 2013an krisia areagotu egin dela, langabezia-tasa handitu dela eta Fagor Elektrotresnak-ek porrot egin duela, "eta urte honetan Jaurlaritzak ezer gutxi egin du”; arazo horiekin guztiekin, Exekutiboa “ez da agertu eta ez du ezer egin, gainerako alderdiek aurkeztutako ekimenekin arrastaka ibili da”.

Adibide gisa, “Euskadiko Ekonomia edo Gizarte Arazoetako Kontseiluak kritikatu duen bezala, Enplegu Plana modu urrian jarri dutela abian, edo Ekonomia Biziberritzeko Erakundeen arteko Akordiotik, maiatzean aldundiek sinatutakotik, “ez dutela lerro bakar bat ere garatu” aipatu du.

“Lehendakariak ezin du esan enplegua sortzea premiazkoa eta funtsekoa dela eta, aldi berean, bide horretatik lagun dezaketen ekimen guztiak geldiarazita eduki”, aipatu du.

PSEko bozeramaileak esan du Urkulluk, “Rajoy moduan, nahiak eta itxaropenak baino ez dituela eskaintzen".  “Gauza gutxi egin ditu, eta egindako gehienak, oposizioak bultzatuta burutu ditu.  Publizitateak, kudeaketak baino garrantzi handiagoa izan du, eta penatzen nau hori esatea.  Bart aipatutako pertsonekiko konpromiso horren inguruan oso gutxi dakigu, publizitatean 200.000 euro gastatu dituela baino ez”, salatu du.

“Urkullu trebea izan da airean gazteluak egiten. Bai krisiari aurre egiteko neurriei dagokienez, bai estatutua berritzeko ekimenei dagokienez.  Bart "Europan leku handiagoa irabazteaz" hitz egin zuen, baina ez zuen zehaztu hori nola egin beharko den, ezta Estatus Berriaren Ponentzian zer aldeztuko duen ere.  Lehendakariak ezin du beti beste batzuek bere gauzak noiz ebatziko dizkiogun zain gelditu.  Berari dagokio politikak sustatzea eta herri honetako ekimen politikoa zuzentzea”, salatu du.

Mendiak nabarmendu egin du “PSE-EEk ardura handia duela Euskadi modernoago, solidarioago, iraunkorrago eta lehiakorragoa lortzeko Akordioa, EAJrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sinatutakoa, bultzatzeko, "eta, horri esker, hasi dugun urteko Aurrekontuak onetsi ahal izan dira eta 2014a ez da euskal gizartearentzat urte galdua izango, 2013rekin gertatu den bezala”.

“Aurten elkarri ulertzeko eta lan egiteko oinarria egin badugu, Urkulluk bart esan bezala, Euskal Sozialisten nahiari eta konpromisoari esker izan da", gogoratu du.

Hori guzti adela-eta, Mendiak ,amaitzeko, esan du “Gobernua ez dela uneko zailtasunen notario hutsa izan behar, eta ezin duela arazoak berez noiz ebatziko diren zain gelditu".

Idoia Mendia, Euskal Sozialisten bozeramailea
Idoia Mendia, Euskal Sozialisten bozeramailea

Beste berri batzuk...

Iruzkinak