Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak esan egin du Euskara Planak “lehentasunak nahasten dituela eta Euskadiren ikuspegi patrimonialista erakusten duela”

“Ezin dira 335 milioi euro euskararako bideratu, eta langabetuak kontratatzeko 49 milioi euro baino ez”, kritikatu du

Bozeramaile sozialista, Idoia Mendia.
Bozeramaile sozialista, Idoia Mendia.

PSE-EEko Batzorde Exekutiboko bozeramaileak, Idoia Mendiak, gaur kritikatu egin du Euskararen Agenda Estrategikoaren norabidea eta edukia. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen atzo aipatutako Agenda, eta Mendiaren ustez, “euskal gizarteak dituen lehentasunak nahastu ditu, eta euskaldun izatea den horren inguruko interpretazio patrimonialistara itzuli da”. 

Mendiak azaldu du Euskara Planera gaurtik 2016ra bideratutako baliabide ekonomikoak “ez datoz bat Urkulluk premiazko arazoen aurrean erakusten duen jarrerarekin; langabezia eta krisi ekonomikoa dira arazo larri horiek”.

“Jaurlaritzak 335 milioi euro erreserbatu ditu euskara biziberritzeko; epe berarako, aldiz, 49 milioi euro baino ez ditu bideratuko Tokiko eta Eskualdeko Enplegu Planetarako, eta plan horiexek zuzentzen dira, hain zuzen, une honetan langabezia jasaten duten pertsonei:  epe luzeko langabetuak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak”, azaldu du Mendiak.

Mendiak, gainera, azpimarratu du Urkulluk laguntza-plan horiek egiten gehiegi luzatu dela; izan ere, planen deialdia iazko urrian jarri zen abian, baina ez dugu kontratazioen berri askorik jaso.

“Aste honetan bertan egindako elkarrizketa batean, Urkulluk esan du aurtengorako helburu nagusia enpleguaren suntsiketa geldiaraztea izango dela.  Baina krisiari aurre egiteko plan guztiak geldi-geldi ditu, motibazio handia sortzen dizkien beste gai batzuk, ordea, bizkortzen ditu”, salatu du.

Mendiaren ustez, euskara sustatzea garrantzitsua da, baina uste du "testuinguruarekin eta herriaren errealitatearekin bat etorriz egin behar dela".

“Errealitatea ondokoa da: EAJren gobernuak langabeziari zuzenean aurre egiteko euskara sustatzeko baino zazpi bider diru gutxiago erabiliko du, nahiz eta gaur zabaldutako Soziometroaren arabera herritarren % 83k langabezia herrialdeko arazo nagusia dela uste izan".  Sintomatikoa da oso ikusta Jaurlaritzak zerbitzu publikoetarako eta ekoizpen-inbertsioetarako gastuari eusten dion bitartean, euskara sustatzeko partidak % 26 gehitu dituela. Ahaleginen orekarik eza deigarria da, eta ondo definitzen du zein den Jaurlaritzaren kezka eta sentsibilitate nagusia", azaldu du.

Horren harira, agintari sozialistak Euskararen Agendaren alderdi zehatz batzuk kritikatu ditu, esaterako, beste erkidego autonomo batzuetatik etorritako pertsonak "immigrantetzat" jotze dituela. Bere ustez, "euskaldun izatearen inguruko ikuspegi bereizlea erakusten du, eta gizarte anitz eta mestizo gisa dugun historia ukatzen du”.

“Hobe litzateke EAJk euskaldun on eta txarren etiketak jartzeari utziko balio eta behingoz lanean hasiko balitz gure autonomia erkidegoko herritar guztiek lan duin bat lor dezaten, non jaio diren eta zer hizkuntza hitz egiten duten kontuan hartu gabe”, adierazi du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak