Mendiak lehentasuna eman dio desberdintasunei aurre egiteari Urkulluren “identitate-nahasmenen” aurrean
Etxebizitza edukitzeko eskubidea, enplegu publikoa aldeztea, berrikuntzaren aldeko apustua eta gizarte-babesa indartzea izango dira Euskal Sozialistek izango duten lau jarduera-ardatz hilabete honetan hasten den Legebiltzarraren urterako
Urtarrilean, soilik, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak 170 ekimen aurkeztu ditu, “kalearekin lotutakoak”: zerbitzu publikoaren, kalitatezko enpleguaren eta berrikuntzaren aldeko eskariak izan dira.
Euskal Sozialistak taldeko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, kargua hartu zuenetik (2014ko irailetik) finkatu dituen jarduera-lerroekin bat datoz aipatutako proposamenak, eta politika sozialistaren xede izaten jarraituko dute
Ostegunean, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak Eusko Legebiltzarreko ohiko Osoko Bilkuran ondokoa proposatuko du: Eusko Irratiaren Enplegua Erregulatzeko Espedientea ez onartzea, eta zuzendari Maite Iturbek kargua utzi dezala; horrez gain, Enplegu Publikoaren Legea berregitea proposatuko du; izan ere, “Gobernuak kutxan egin gabe utzitako proiektua da, ez baitu gustuko gainontzekoei entzutea"
Mendiak exijitu du berehala bertan behera uztea Etxebizitzari buruz egingo den legea, “nahiko tartea izan baitugu jarrera finkatzeko", eta Sozialistek sustatutako Legea onestekoa eskatu du, zentzuzkoa den zerbait egia bihurtzearren: “ezin da euskal herritar bat ere bizitzeko lekurik gabe gelditu ez duelako hilabetea amaitzeko beste dirurik"
Mendiak Urkullu lehendakariari eskatu dio alde batera utz ditzala “identitate-nahasmenak” eta jendearen benetako arazoak 2015erako lehentasun bihur ditzan
Kazetarien galderei erantzutearren, Idoia Mendiak esan du PSE-EEk ez duelako inolako ardurarik Kutxabanken eta Mikel Cabiecesen arteko kontratazioari dagokionez, lotura pribatua baita. Gainera, arazoa 2012an sortu zela gogoratu du, PSE eta EAJren arteko harremana “oso ona ez zeneaen”; hori dela eta, EAJk, oposizioan zela, Patxi Lopezen gobernua eraso zuen halako akusaziorekin. Gogoratu duenez, “Urkullu lehendakariak berak kutxa publikoek porrot egiteko arriskua zutela" esan zuen.
Mendiak azaldu duenez, ostegunean arratsaldean izan zuen gaiaren inguruko informazioa, eta ostiralean Mikel Cabiecesi azaltzeko eskatu zio. Biek erabaki zuten Batzorde Exekutiboko kargua utzi beharko zuela, PSOEren Kode Etikoaren arabera, gatazka sortzen baitzuen Kutxabankeko Patronatuan parte hartzea.
![Idoia Mendia, artxiboko argazkia. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-en-una-foto-de-archivo-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-artxiboko-argazkia-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54d2093bbb53a.jpg)