Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak nabarmendu du Euskal Sozialistek “legegintzaldiaren erritmoa markatzen dugula”, EAJren Gobernuak ez baitu “estrategiarik, ezta herri-anbiziorik ere"

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak egunerokotasunari buruzko balantzea egin du Batzorde Nazionalean; urtebete igaro da bere agintaldian lehenengo aldiz parte hartu zuenetik kongresuen arteko organo gorenean

Idoia Mendiak Batzorde Nazionalean eskainiko diskurtsoaren hamar ideia nagusiak ondokoak dira:

  • Nire ustez, benetan, Euskadin subiranotasunari buruzko eztabaidan geratu den geldialdia guri esker gertatu da.  Sozialistok zintzotasuna eta egonkortasuna ematen diogulako euskal politikari.  Eta erakundeetan eragiten dugu benetan garrantzitsua den horretan lan egin dezaten.
  • Sozialistok Euskadin funtsezko indar moduan finkatu gara.  Ez mendian presoen alde ezinezkoak diren proposamenak oihukatuz eta banderak erakutsiz, ez huskeriagatik desitxuratutako putzuan.
  • Euskal Sozialistok “legegintzaldiaren erritmoa markatzen dugu”, EAJren politikak baldintzatzen ditugu, ez baitu “estrategiarik, ezta herri-anbiziorik ere"
  • Abenduaren 20an, behingoz, PPren legegintzaldi okerrarekin amaitzeko aukera dugu. Lau urte luze-luzeak izan dira.  Murrizketa gogorrak egin dira lau urteotan.  Zenbait eskubide eta askatasun murriztu dituzte. Lau urtez sakrifizio bidegabeak egin behar izan ditugu.  Gurtel eta Barcenas izan ditugu gurekin.  Gutun-azalak eta kaleratzeak diferituan.
  • Euskal gizarteari azaldu behar diogu ezin dela hauteskundeetatik at gelditu.  Gure etorkizuna jokoan dagoela azaldu behar diogu.  Eta Euskadin dena ondo doala Sozialistok gobernatzen badugu.  Euskadiko historiaren orrialde onenak idatzi egin dira Espainian Gobernu Sozialistak izan ditugunean.  Gure autogobernuak, Estatutuak eta Itunak Sozialisten sinadura dutela.
  • Gobernu Sozialistei esker egin direla Euskadin eta Espainian egindako konkista eta aurrerapen guztiak.  Gure herriak behar duen aldaketa gobernu sozialista batek baino ezingo duela egin, Pedro Sánchez presidentea bada soilik; Espainiako eta Euskadiko herritar gehienei itxaropena eta konfiantza eskainiko die.
  • Eta jendeak jakin behar du eskuineko politikekin amaitzeko aukera bakarra Alderdi Sozialista dela.  Rajoy Moncloatik ateratzeko aukera bakarra, Pedro Sánchez dela.
  • Sezesionistek atzerako kontaketa aktibatu dute.  Apurketarako data ere jarri dute.  Eta hitz handiekin mehatxatu dute berriz:  demokrazia, herriaren borondatea, askatasuna.  Baina neuk ezetz diot. Legea haustea ez dela inoiz demokratikoa.  Gizartea banatzea ez dela herriaren borondatea.  Ez dagoela askatasunik gehiengoari zure nahia ezarri nahi badiozu. Eta Sozialistok ez diegu inoiz hori egiten utziko.
  • Euskadiko eta Kataluniako herritarrei bizikidetza proiektu ilusionagarri bat aurkezteko unea da.  Proiektu eraldatzailea, Euskadi eta Katalunia hobea lortzeko Espainia ezberdin baten barruan.  Eta horixe da Sozialisten proposamena.
  • Horregatik behar dugu gauzak alda daitezkeela, egoera hobetuko dela uste duen Gobernu eta Presidente bat.  Pertsonen beharrengatik kezkatuko den eta kezken ardura gain hartuko duen gobernua eta presidentea behar dugu.  Gerora begiratuko duen eta datozen belaunaldiengan pentsatuko duen gobernua eta presidentea behar dugu. Laburbilduz, Espainian garai berri bat ireki behar dugu Pedro Sanchezekin.

Idoia Mendia Batzorde Nazionalean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Batzorde Nazionalean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak