Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak ohartarazi du Lehendakariarekiko bilerara "lan agiririk gabe joateak, arrakastarako aukerak gutxituko dituela”

Euskal Sozialistak,Urkulluk proposatutako bilerara joango dira “entzutera eta proposamena garrantzitsuak egitera”, herritarren arazoei erantzuteko eta herria eraldatzeko proposamenak alegia.

Lehendakariak datozen egunotan Euskadiren krisi ekonomikoaren egoera aztertzeko euskal alderdi politikoetako liderrekin egin nahi duen bilera dela-eta, Euskal Sozialisten bozeramaileak, Idoia Mendiak, ez dutela aldez aurretik “lan agiririk bidali” kritikatu du.  Mendiaren ustez, hitzordua baino lehen ez badago “zerbait prestatuta, arrakastarako aukerak gutxituko dira” eta zalantzan jarri du egungo Eusko Jaurlaritzak mahai gainean proposamena zehatzak jartzeko gaitasuna duen.  Gaineratu duenez, “aldez aurretiko lan agiri bat izan nahiko genuke, proposamen xehatu bat; horrela bada, bilera ez da argazki soila izango, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko gaiak izango ditugu”.

Euskadiko Batzorde Exekutiboak atzo adierazi zuen kezkatuta dagoela gutxiengoarekin osatutako Eusko Jaurlaritza ahula dugulako; ez du gobernatzeko ardura gain hartu oraindik eta osatu eta 5 hilabete igaro direnean, ez ditu hartu herritarrentzat eta enpresentzat oso larria den egungo egoera honetan hartu behar diren erabakiak eta neurriak.  Bilkura horretako gaiak azaltzeko prentsaurrekoan, Euskal Sozialisten bozeramaile Idoia Mendiak, berriz ere Iñigo Urkullu lehendakaria eta bere Gobernua, "eztabaida politikotik eta oposizioari arazoen errua botatzetik haratago” gobernatu behar dutela eta funtsezko akordioak bilatu behar dituztela behin betiko onartzera behartu ditu.  “Euskadik proiektu argi eta adostuak behar ditu krisitik ateratzeko, enplegua sortzeko eta herri modernoago, iraunkorrago eta lehiakorrago bihurtzeko erreformei ekiteko", adierazi du.

Lehendakariaren hitzordura —eta eguna oraindik zehazteke dago— Euskal Sozialistak “entzutera eta proposamena garrantzitsuak egitera, herritarren arazoei erantzuteko eta herria eraldatzeko proposamenak alegia”.  Euskal Sozialistek aspaldi jarri ditugu proposamena horiek mahai gainean. Ondokoak dira, besteak beste:

  • Ekoizpen ekonomia eta enpleguaren sorrera sustatzeko erabakia.  
  • Euskal erakunde-egitura berrikusteko eta administrazioak berritzeko erabakia, egungo bikoiztasun askorekin amaitzeko eta eraginkorragoak izan gaitezen lortzeko.  
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuekin jarraitzeko erabakia.  
  • Eta iruzurrari aurre egiteko eta zerga-sistema bidezkoago eta progresiboagoa lortzeko akordioa.  

Gainera, bozeramaileak azpimarratu du "herri erabaki horiei”, batera, orokorrean ekin behar zaiela.  Ezin dira batzuk ulertu besteak aintzat hartu gabe.  Seguru gaudelako horiexek direla herriak egun behar dituen aldaketak, eta horiei buruz hitz egin nahi dugu", azpimarratu du.

Mendiak esan du “harrituta” dagoela azken aste hauetan EAJko agintari batzuek esandakoarekin; modu irekian kritikatu, deskalifikatu eta iraindu dituzte Euskal Sozialistak.  Azaldu duenez, “harrituta gaude, egun batean Sozialistekin akordioak egin nahi dituztela eta egun horretan bertan deskalifikatu eta iraindu gaituztelako eta, are larriago dena, ez dituztelako krisitik ateratzeko ekimen garrantzitsuak mahai gainean jarri”.

Argazkia soilik

Idoia Mendia kezkatuta dago Urkullu Lehendakariak joan den astean diputatu nagusiekin egindako bilera dela-eta, "arazoak errotik eta elkarrekin landu beharrean, Jaurlaritza Aldundien koordinatzaile hutsa izan baitzen”.

Lehendakariak ez du diputatu nagusiekin adostu Euskadik behar duen talka-plana, hiru lurraldeen arteko funtsen banaketa baino ez du egin. Hori dela-eta, Euskal Sozialistek Jaurlaritzari eskatuko diote Legebiltzarrera eraman dezala “Aldundiekin lor dezakeen erakundeen arteko erabakia, Legebiltzarrak ezagutu eta eztabaida dezala”.

 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak