Mendiak ohartarazi duenez, PSOEk baino ezingo du PP-Cs arteko itunaren ondoriozko “Euskadirako hondamendia” saihestu
PSE-EEko (PSOE) idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, arratsaldean parte hartu du Donostian egindako hauteskunde-ekitaldi batean Kongresurako hautagaiarekin eta Gipuzkoagatiko PSE-EEko zerrendaburuarekin, Odon Elorzarekin, etta Gipuzako diputatu nagusiordearekin eta Kultura, Turismo, Kirola, Gazteak eta Lankidetzako diputatuarekin, Denix Itxasorekin, batera.
Tabakaleran egindako ekitaldian, kulturaren garrantzia aldarrikatu dute, baita 2016ko Donostia Hiriburutzaren proiektua sustatu ere. Mendiak nabarmendu du sozialistek gaitasuna dutela gobernatzen dituzten hirien eta lurraldeen erritmoa markatzeko. Aldeztu duenez, Alderdi Sozialistak zentzutasuna eta egonkortasuna emateaz gain, ilusionatzeko moduko zenbait proiektu ere eskaintzen ditu, herritarren beharrak aintzat hartzeari utzi gabe.
Horregatik, agintari sozialistak azaldu du “Donostian kulturari buruz hitz egitea, konpromiso sozialistaz hitz egitea dela” eta, hori dela eta, PSE-EEk sozialisten zuzendutako gobernuetan sustatutako zenbait ekimen zerrendatu ditu.
San Telmo Museoa, Patxi López lehendakariak Eusko Jaurlaritzatik sustatu baitzuen behin betiko. Zinemaldia “sozialistekin baino ez baitzen aurrekontua handitu”, edo Victoria Eugenia antzokia, Zapaterorekin berritu baitzen, “Aznarren gobernuan geldiarazi baitzen”. “Hiri honetako elkarbizitza proiektu garrantzitsuenaz", Donostia 2016az, ere hitz egin du; Odon Elorzak zuzendu zuen Donostiako alkatea zenean, baina beste batzuek kudeatu dutenean "ia-ia porrot egin du, eta nazioarte mailan barregarri gelditu zen Bilduren gobernuarekin”.
“Donostian kulturari buruz hitz egitea eta hiriaren alde sozialistek egindako lanaz hitz egitea da. Odón Elorzaz, Ramón Jaureguiz, Txiki Benegazez, Ernest Lluchez hitz egitea da. Hiria eta lurralde modernizatzeko eta denontzeko eremuak sortzeko, bazterketak eta banaketak gaindituz, zenbait gizon eta emakumek egin duten lanaz hitz egitea da.
Azpimarratu du herrialde honetako historiaren orrialde onenak idatzi egin zirela gobernu sozialistak zirenean, eta donostiarrak, eta gipuzkoarrak, hobeto izan direla PSE-EEk gobernatu duenean. Hori dela eta, Pedro Sanchezi botoa ematea da Euskadi sendotzeko aukera bakarra. “Sozialistok gobernatu dugunean, Donostia eta Gipuzkoa ondo egon dira. Abenduaren 20tik aurrera, berriz gobernatzen dugunean, Donostia eta Gipuzkoa ondo egongo dira. Betiko moduan! Etorkizunean ere izango den bezala!”.
Hala ere, badagoela arrisku bat aipatu du: botoak sakabanatzea. Eta boto erabilgarriaz hitz egin du, Rajoy Moncloatik kanporatzeko gai den alderdi bakarrari eman beharrekoa. “Sozialistentzako babes handia lortu behar dugu”, esan du, “PPrekiko boto kritikoak beste alderdi batzuei emanez gero, Rajoy itzuliko da”.
Abenduaren 20an botoa ematera joan behar dugula esan du “ezin da inor etxean gelditu”, ezin baita botorik alferrik galdu, gehiengoa eta aldaketa buruan dituen hautagaitza bakarra gara.
Bestalde, Kongresurako zerrendaburuak, Odon Elorzak, politika biziberritzeak elkarrizketaren eta itunen kultura exijitzen duela, eta abenduaren 20tik aurrera Pedro Sanchez izango dela zeharkako akordioak zuzentzeko hautagai “bakarra” ziurtatu du. Elkarrizketaren eta itunen kultura behar dugu ustelkeriari aurrea hartu eta aurka egiteko, gizarte-eskubideak berreskuratzeko eta oinarrizko legeak berritzeko, esaterako, enpleguari, hezkuntzari edo pentsioei buruzkoak,
Lan egingo du kulturan BEZ murriztua aplika dezaten lortzeko, Idoia Mendiak eta Denis Itxasok ere aldarrikatu duten bezala, eta nabarmendu du komunikabide publikoak ezinbestekoak direla demokraziarako. Dena dela, azken lau urteetan Alderdi Popularrak instrumentalizatu dituela salatu du.