Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak salatu du Eusko Jaurlaritzak Rajoy-ren aitzakia erabiltzen duela langile publikoen behin-behinekotasunarekin jarraitzeko

Foto:
Foto:

Argazkia: 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza /Mikel Arrazola



Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko legebiltzarkide Idoia Mendiak ostiral honetan ondokoa salatu du: Eusko Jaurlaritza “Rajoyren aitzakia jartzen duela” Euskal herri administrazioan dugun behin-behinekotasun handia gutxitzeko, nahiz eta aurreko legegintzaldian ahalegin handia egin. Gainera, leporatu egin dio EITBn zenbait lanpostu sortzea aurreikusi duela eta osasunean eta hezkuntzan halakorik egitea ez duela aurreikusi.

Kontroleko Osoko Bilkuran, Mendiak Herri Administrazioaren sailburuari galdera bat egin dio. Galdera horren bidez, leporatu egin dio ez dutela funtzio publikoaren erronka handiei aurre egiteko politika bat diseinatu, ez dutela diseinu estrategiko eta operatiboa egin; gainera, langileen taldea gazteagotzeko beharra aipatu dio.  “Gobernu sozialistak horri hasieratik ekin zion zenbait enplegu-eskaintzaren bitartez.  2009an, adibidez, ehun langiletik hogeita hamaikak ez duen lanpostu finkorik, eta 2012n erdia baino ez ziren. Baina lan handia gelditu zen egiteke, Espainiako batez bestekoa ehuneko zortzikoa baita”, gogoratu du.  Baina sailburuak bakar-bakarrik dio indarreko legeriaren arabera jokatzen duela, eta ez dakigu administrazio elektronikora egokitutako lanpostuak berriz diseinatu dituzten edo ez, ezta zuzendaritza publikoko lanpostuak izango direnak identifikatu dituzten edo ez, eta ez dakigu ezer lan-pilaketaren planei buruz".

“Gai honetan gobernuak orain arte ez du ezer egin.  Herritarrek behar gaituztenean eta administrazio eraginkorrak eskatzen dituztenean, zuek aurrekoek abian jarritako eredu modernizatzailea geldiarazi duzue. Gainera, sindikatuekin ez dute harreman erraza. Nola da posible datorren urterako aurrekontuetan EPE bat agertzea ez baduzue oraindik langileen ordezkariekin hitz egin?”, galdetu dio.   Ordezkari sozialistak Erkorekari esan dio “Rajoyri ez diola ezer eztabaidatzen, ez tasa judizialak, ez bere Administrazioak dituen beharrak”. Aurreko legegintzaldian, berriz, hainbat bilera egin ziren eta, ondorioz, enplegu publikoko eskaintza hiru baimendu ziren.

Mendiak esan du EPEak egiteko eskera egin daitekeela “behin-behinekotasun tasez ari garelako”. Aldi berean, azpimarratu du Lehendakariak enplegu publikoa ez dutela gutxituko dioen bitartean, SPRIn, Metapostan edo Euskotrenen langile batzuk kaleratu dituztela eta beste sozietate batzuetan beste batzuk kontratatu dituztela.  Hori gutxi balitz, esan du EITBn 50 lanpostuko EPE aurreikusten da "existitzen ez diren lanpostu batzuk betetzeko, epaitegien arabera lanpostu horietan egon behar direnak baitaude”. “Gobernu honek EITBn zenbait lanpostu sortuko ditu osasunean, hezkuntzan edo polizian sortu beharrean? Ba al du gobernu honek nahi duen administrazioari buruzko, behar dituen langileei buruzko, behin-behinekotasuna gutxitzeari buruzko, eman behar duen zerbitzuari buruzko irizpideren bat?”, galdetu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak