Mendiak Sanchezi esango dio beharrezkoa izango dela neurri zehatzen akordio bat aurrerapenerako Gobernurako
PSE-EEko idazkari nagusiak interes partikularrak eta lurraldeen interesak alde batera uztea eskatu du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, bihar goizean PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezi esango dio Espainian aurrerapenerako Gobernu bat behar dela, gai izango dena herritarrei galdutako eskubideak berrekuratzen laguntzeko eta eskuinak egoera ekonomikoaren aitzakiarekin eta bere errezeta ekonomiko bidegabeekin sortu dituen zauriak konpontzeko aukera emateko. Mendiaren ustez, akordioa lortu behar da zer helburu dituen argi zehaztuko duen programa baten inguruan, eta herritar gehienentzako zenbait neurri zehatz argi eta ikusgarri izan beharko ditu; gainera, interesatutako indar politikoak ere konprometitu beharko dituzte.
Euskal Sozialisten ustez, Sanchez abenduaren 20an lortutako botoei esker legitimatuta dago norabide aldaketa sustatuko duen Exekutiboa osatzeko, bidezko errekuperazioa lortzearren, desberdintasunei aurre egitearren eta ezinbestekoa den biziberripen demokratikorako aukera ematearren, ustelkeria kasu anitzek erakutsi duten moduan. “Horretarako, helburuak finkatu behar dira eta ikusi behar da zer jarrera duten gainontzeko indar politikoek proiektu horiek abian jartzeko", azaldu du.
“PP, Rajoyk egin zuen bezala, autonomia erkidego eta udaletan gobernu sozialistekiko ustezko laguntzaren bitartez merkaturatzen saiatzen da presidente izendapena erosteko, eta horrek argi uzten du zer nolako etsipen maila duen, eta ez du konfiantzarik merezi ustelkeriarekin eta espainiar gehiengoaren aurkako politikengatik erakutsi duen adostasuna, baita konplizitatea ere dela-eta”, azaldu du Idoia Mendiak Ferraz kaleko sozialisten egoitzan Pedro Sanchezekin egin duen elkarrizketan Batzorde Federalaren bezperan.
Mendiaren iritziz, ezberdinen arteko akordioak euskal politikaren nortasun-ezaugarri bat da. “Euskadin askotan izan gara oso egoera zailetan ados jartzeko bai, baita gure bizitza arriskuan egon denean ere, betiere herritarrek eskatzen zituzten politikak egiteko. Horregatik, gure ustez posible da adostutako politiken inguruan akordio bat egitea, Podemos proposatutako aulkien zozketa arinkeriatik urrun”, zuirtatu du. Jarrera horrek konstituzio-erreforma bat egiteko aukera eman b har du, gizarte eskubideak blindatu ahal izateko eta batuketaren aldeko, eta ez banaketaren aldeko, apustua egingo duen lurralde-eredu bat sortzeko.
Halaber, Idoia Mendiak uste du PSOEk interes partikular eta lurralde-interesei baino lehentasuna eman behar diola interes orokorrera bideratuko den jarduerari, eta uste du Komite Federaleko kide gehienak gai izango direla ezberdintasun guztiak alde batera uzteko Alderdi Sozialista gizartearen aurrean den bezala ager dadin: Espainiaren alde eta azken urteotan gobernatu dituen komunitate guztien alde gehiago egin duen osaketa politikoa.
Idazkari nagusiak ere gogoratu du Pedro Sanchezek militante sozialisten abala duela, alderdia zuzentzeko aukeratu baitzuten oso une konplikatuan, eta bost miloi eta erdi boto-emaile izan dituela, eta hauteskunde orokorretan euren konfiantza eman diotela. Eta azpimarratu du Batzorde Federalak abenduan ibilbide-orri bat egin zuela gobernabilitateari buruz hartu beharreko erabakien inguruan, eta hartu beharreko erabakietan interes orokorrak izango duela garrantzia uste du.