Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak Sorturi eskatu dio utz diezaiola lasterbideak bilatzeari Memoriaren eta Bizikidetzaren bidean aurrera egin nahi badu

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Sorturi eskatu dio “utz diezaiola hitzekin jolasteari esanahirik gabe uzteko”, Sozialistok ez diogulako uko egingo “hilketak bezalako bidegabekeriei salatzeari"

ETAk 1987n Portugaleteko Herriaren Etxea eraso zuen, eta ondorioz aulki bat baino ez da gelditzen. Gainera, eraso horretan Maite Torrano eta Felix Peña hil ziren.  Egun, egoitza berritua da, eta Portugaleteko Talde Sozialistaren urteurrena ospatzeko ekitaldia izan da. Ekitaldian, Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak, Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusiak ,Portugaleteko alkate Mikel Torresek eta Patxi Lopez lehendakariak hartu dute parte.

Idoia Mendiak omenaldia egin die euskal sozialismoaren historiaren kapitulu horren parte izan zirenei, “terrorismoaren presioaren eta mehatxuaren kapitulukoei", eta esan du Euskal Sozialistek ez dietela utziko "hitzak aldatzen esanahirik gabe utzi arte".  “Hain zaila da onartzea eraso horiek ez zutela zentzurik izan? Pertsona bat hiltzea ez dela ideia batzuk aldeztea, hiltzea baino ez dela?", galdetu du egoitza horretan hildako militanteak, Maite Torrano eta Felix Peña, gogoratu dituenean.

Agintari Sozialistak Sorturi eskatu dio “hitzekin jolasteari utz diezaiola", helburu bakarra Memoriaren eta Bizikidetzaren bidean lasterbideak topatzea baitute-  “Sortuk gurekin topo egin nahi badu, badaki ondo zein printzipioren arabera mugitzen garen”, ohartarazi du. Aurretik esan du “susmagarriak” direla herrian lortutako oinarrizko akordioak berriz formulatzeaz hitz egiten dutenak.  “Susmagarriak dira orain dela gutxi arte txalotzen zutenak eta Herriaren Etxeetan koktelak botatzen zituztenak, eta orain ahazmenaren oinarrien inguruan akordioak lortu nahi dituztenak”, gaineratu du.

Urkulluri pilak jartzea

Alderdiaren zuzendaritzan hiru hilabete daramatzala, Mendiak hasitako berritze-prozesua nabarmendu du, eta hurrengo foru eta udal hauteskundeetan ikusiko dela dio; izan ere, PSE-EEren hautagaien % 80 berriak izango dira.

Hiru hilabete hauetan PSE-EE hasi da Eusko Jaurlaritzaren politika baldintzatzen, eta enplegua sustatzeari, energia-pobreziari, zerbitzu publikoen defentsari buruzko zenbait ekimen zuzendu ditu.  “Guk bultzatu genituen Langabeziari eta Pobreziari buruzko eztabaidak, baita enplegua eta trebakuntza saritzeko neurrien, etxe askotako larrialdiei aurre egiteko neurrien, gizarte-zerbitzuak sendotzeko neurrien onespena ere. Eta geuk, sozialistok, Urkulluri pilak jarrarazi dizkiogu datorren urteko Aurrekontuak jendearentzat baliagarriak izan daitezen”, eazpimarratu du

Horri esker, 185 milioi euro pertsonentzat zuzenduko dira:

  • Argiaren eta uraren faktura ordaindu ezin duten familia askotan larrialdi-egoerei aurre egiteko.
  • Familia-bizitza eta lana bateratzen laguntzeko.
  • Enplegua eta ekoizpen-ekonomia sustatzeko.
  • 185 milioi I+G+b eta nazioartekotzearen alde egiteko.
  • 185 milioi zerbitzu publikoak indartzeko.  Bereziki, Osasuna eta Hezkuntza.
  • 185 milioi, halaber, udalerriei laguntzeko, Portugaletekoari, besteak beste.

 

Mendiak esan du Sozialistok “ezinbesteko indarra garela Euskadik aurrera egin dezala”, dio, Urkulluren gobernuak enplegu-planak abian jartzeko erakutsi duen gogo-ezaren aurrean; baita kalitatezko eta denontzako gizarte-zerbitzu publiko unibertsalenalde egiteko ere.  Aburto sailburuak gaur hori egin dezake, baina aukera bikaina galdu zuen  Gizarte Zerbitzuen Legearen garapena onetsi zutenean “bermatu gabe herritar guztiek gizarte-zerbitzu berberak izango dituztela, edozein lekutan bizi direla ere, emateko baliabideak eta finantzazio nahikoa bermatu gabe, lehen arretan, ikerketan edo gizarte-zerbitzuen berrikuntzan aurrera egiten lagunduko duen erakundeen arteko Funtsik gabe”.  “Funts hori, gainera, denon artean adostu genuen.  Eta abian jarri beharko luke”, gogoratu du.  Horrez gain, PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, Aburto “sailburu plataforma erabiltzen ari da kanpaina egiteko”, eta hori onartezina da.

Argazki-lehiaketa

Ehunka militante gaur goizean Portugaleteko Herriaren Etxean bildu dira Taldean 100. urteko bizitza ospatzeko ekitaldia amaitzeko. Egoitza osoan jarritako argazkien erakusketak laburtzen du historia hori.  Agintari historiko batzuen argazkiak ikus daitezke (Ramon Rubial, “Lalo”, besteak beste), baita Frankoren diktaduraren garaiko sozialismoko batzuk ere.   

Portugaleteko Talde Sozialistaren urteurrena [2014.12.20]
Portugaleteko Talde Sozialistaren urteurrena [2014.12.20]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak