Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak Udalen Legea kritikatu du “udalen aurkako eta autonomien aurkako atzerapausoa delako”

Euskal Sozialisten idazkari nagusia Mikel Torresekin izan da Portugaleteko alkatetzara hautagaitza aurkeztu duenean

“Udalen Legearen, Eusko Jaurlaritzak proposatutakoaren ondorioz, udalek mendetasun handiagoa izango dute aldundiekiko".  Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiaren ustez, testua "udalen aurkako eta autonomien aurkako atzerapausoa da", eta herritarrei egiten die kalte. Hori dela eta, udalei dagokien "adin-nagusitasuna" emateko eta "gainean duten foru babesetik askatzeko" eskatu du.  “Argitu behar da zer egin daitekeen udalekin eta zer dirurekin, adin-nagusi direla onartu behar da eta gainean duten foru babesetik askatu behar ditugu.  Horregatik, EAJren Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Udalen Legea ez dugu gogoko; izan ere, udalei autonomia eman beharrean, Aldundiekiko menpetasuna handitu die”, kritikatu du.

Mendiak hori guztia esan du Mikel Torresek Portugaleterako alkatetzarako hautagaitza aurkeztu duen ekitaldian. Ekitaldi horretan, Ezkerraldeko zenbait alkate izan dira, esaterako, Barakaldokoa, Afonso Garcia, baita PSE-EEko idazkari nagusi Carlos Totorika eta Patxi Lopez lehendakari ohia ere.

Idoia Mendiak nabarmendu du Mikel Torresek "PSEren ezaugarri diren zenbait bertute dituela", eta horiek indarrez eutsi behar zaie larritasun-garaian”. “Badakit bulegoko atea beti irekita izan duzula eta kaleetatik dabilen alkate horietako bat zarela.  Gaizki pasatzen dutenengandik hurbil dagoen alkate bat zara. Mikel jendearen alkatea da”, nabarmendu du. Horrez gain, sozialistek udalen buru izaten jarraitzea “garrantzitsua dela” gaineratu du, eta, horregatik, “ez diogu inoiz uko egingo jendearengandik hurbilen dauden erakundeak gobernatzeari”. 

Langabeziari aurre egitea

Portugaleteko alkate (Bizkaia) eta berriz aukeratua izateko hautagaiak, Mikel Torresek, azken lau urteotan “ekonomiaren kudeaketa ona izan dela” nabarmendu du, eta etorkizunaren erronka nagusia “langabeziaren gaitzari aurre egitea” izango dela azaldu du.  Lehen eguneko ilusio berberarekin, gogoratu du sozialistak lehendabiziko aldiz aurkeztuko direla udal hauteskundeetara “eskolatarik gabe”. “Portugalete beti nabarmendu da urteen buruan indarkeria terroristaren aurka erakutsi duen finkotasun eta sendotasun demokratikoagatik”, eta nabarmendu du “jakin izan duela gure herriko biktimak onartzen eta barkamena eskatzen askotan pairatu duten ahazmenagatik.  Eta beti alkate sozialista batek zuzendu eta sustatu du hori”.

Torres alkatetzarako hautagai moduan aurkezteko prest dago; izan ere, azken urteotan Bizkaiko udalerri horretan zenbait hobekuntza sustatu ditu, eta horiei esker, "hiri moderno, bizigarri eta iraunkor bihurtu da ingurumenari dagokionez", eta horretan jarraituko duela nabarmendu du.

“Egindako kudeaketa ekonomiko ona eta jendearekiko kontaktua eta Udalean liskarrik eduki ez izana” dira “beste alderdi batzuengandik bereizten gaituzten bi ardatz”, nabarmendu du. Hala ere, jakin badaki gerora begira “langabeziari aurre egiteko erronka dugula”, baita eta adinekoei laguntzak ematekoa ere.

PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, sozialistek gobernatutako udalerriak "solidarioenak" dira, eta "modu orekatsuagoan egiten dute aurrera, langabezia lehentasuna izanik", eta zerbitzu publikoekin jarraituz.

Mikel Torres Portugaleteko Alkatetzarako hautagaitza aurkeztu duenean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Mikel Torres Portugaleteko Alkatetzarako hautagaitza aurkeztu duenean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak