Mendiak UGT eta CCOO sindikatuekin egiaztatu du enplegua sustatu eta oinarrizko zerbitzuak babestu behar direla
PSE-EEko idazkari nagusia zentral bietako ordezkariekin bilduko da, bihar, Confebaskeko presidentearekin, eta datorren astean ELA eta LABekoekin
![Idoia Mendia Unai Sordekin (CCOO) Bilbon. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-con-Unai-Sord-CCOO-en-Bilbao-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-Unai-Sordekin-CCOO-Bilbon-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5437a0bd994e3.jpg)
PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendiak, gaur bilera bi egin ditu UGT eta CCOO sindikatuko Euskadiko ordezkari nagusiekin, Raúl Arza eta Unai Sordo jaunekin, hurrenez hurren. Batzorde Exekutibo berrian kargua hartu eta egiten dituen lehen bilera horietan, Mendia Enpleguko idazkari Alberto Alonsorekin izan da.
Ekonomia suspertzea, enplegua sortzea, lan-erreformaren ondorio txarrak, oinarrizko gizarte-zerbitzuak babesteko beharra eta gizarte-babesa dira sindikatuetako ordezkariekin landutako gaietako batzuk. ako ordezkariekin landutako gaietako batzuk. Mendiak aste honetan bileren txanda bat hasi du ekonomia- eta sindikatu-eragileekin. Bihar Confebaskekin bilduko da, eta datorren astean, ELA eta LABeko ordezkariekin. Zenbait iritzi trukatu ditu enplegu-ekimenei, trebakuntzari edo beste alderdi batzuei buruz.
UGTk bezala, PSEko idazkari nagusiak uste du beharrezkoa dela ekonomia biziberritzeko akordio bati ekitea, enpresa ekoizleei laguntzeko eta langabeziari aurre egiteko (azken urteotan 100.000 pertsona baino gehiagotan gehitu da). PSE-EE eta UGTren ustez, premiazkoa da autogobernuak eskaintzen digun ahalmena baliatzea herstura-politika okerrek gure ekoizpen-ehunean sortu duten narriadura geldiarazteko, eta sozialistekin adostutako zerga-erreformaren bidez sortutako baliabideak aprobetxatzea jarduera ekonomikoa sustatzeko eta gure zerbitzu publikoei eusteko (osasuna, hezkuntza eta gizarte-prestazioak, adibidez).
CCOOrekin egindako bileran, sindikatuak Mendiari esan dio kezkatuta dagoela egungo politika publikoak ez direlako nahikoak ekonomia biziberritzeko jardueran gerta daitekeen etena geldiarazteko. Hori dela eta, sindikatuaren ustez beharrezkoa da soldatak eta gizarte-estaldura mailak hobetzea sektore publikotik. Euskadiko CCOO prest dago proposamen zehatzak egiteko bideratu nahi dituen gaien inguruan gizarte-hitzarmen eremu baten bidez, halakorik balego.