Mendiak UGT eta LK sindikatuei esan die kezkatuta dagoela Gizarte Elkarrizketa Mahaiak oso gutxi egin duelako aurrera
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, UGT eta LK sindikatuetako ordezkariei esan die kezkatuta dagoela Gizarte Elkarrizketa Mahaiak oso gutxi egin duelako aurrera.
Sozialisten egoitzan egindako bi bileretan —aldian behin Euskal Sozialistek aipatutako sindikatuekin egiten dituzten lan-topaketen dinamikaren barruan daude—, PSE-EEko idazkari nagusiak (Laneko idazkari Alberto Alonso eta Industriako legebiltzarreko ordezkari Jon Azkue izan dira berarekin) aztertu egin du sindikatuetako ordezkariekin, Raul Arzarekin (UGT) eta Unai Sordorekin (LK), zer zailtasun dituen mahaiak. Mahai horretan sindikatuak, enpresaburuak eta Eusko Jaurlaritza biltzen dira.
Mendiak, gainera, ezagutu du zer iritzi duten sindikatuek negoziazio kolektiboaren egungo egoerari buruz: egun euskal 300.000 langilek ez dute hitzarmenik. Arduradun sozialistak Confebaskeko presidente Roberto Larrañagarekin elkarrizketatu zen aurreko astean, eta oraingoan beste gai batzuen inguruan aritu da, esaterako, lan-osasuneko trebakuntzarekin edo Hobetuz Fundazioaren etorkizunarekin lotutakoak.
Horrez gain, amiantoak zenbait tokitan izan dituen ondorioei buruz ere galdetu du, eta europar moratoria aipatu dute, zeinaren arabera, lan-tokietan material hori badago, handik kendu beharko da osasunerako arriskutsua delako.
![Mendiak UGT eta LK sindikatuei esan die kezkatuta dagoela Gizarte Elkarrizketa Mahaiak oso gutxi egin duelako aurrera. [Iturria: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Mendia-traslada-a-UGT-y-CCOO-su-preocupacin-por-los-escasos-avances-de-la-Mesa-de-Dilogo-Social-Fuente-Socialistas-vascos-Mendiak-UGT-eta-LK-sindikatuei-esan-die-kezkatuta-dagoela-Gizarte-Elkarrizketa-56a1f12b0fe77.jpg)