Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiak Urkulluri esan dio premiazkoa dela 2014an Larrialdiko Laguntzak zabaltzea “ez baitago aitzakiarik etxeetako larrialdiei arreta ez egiteko”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Lehendakariari esan dio premiaz zabaldu behar direla 2014an Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, “zerga-oporren isuna ordaintzeko 21 milioi aurkitzen jakin izan duen moduan", "ez baitago aitzakiari etxeetako larriei arreta ez egiteko".

Euskal Sozialisten lider hautatu zutenetik egindako lehen kontroleko osoko bilkuran, Mendiak Legebiltzarrera eraman du Euskadiko milaka familiek duten kezketako bat, gizarte-larrialdiei arreta egiteko aurrekontuen funtsa agortu izana; izan ere, Udalek ere udan horren inguruan aritu dira.

“Hogei milioi euro ez dira nahikoak”, esan du 2014ko Kontuetan jasotako partidari dagokionez. Agintari sozialistak azaldu du “funtsak amaitzen direnean eta larrialdiak daudenean, erantzun bat eman behar dela; aurreikuspena nahikoa ez bada eta beharrak luzatzen badira, gure ardura, erakundeen ardura, erantzutea da".

Mendiak onartu du Laguntza horiek ez direla eskubide subjektibo gisa jaso, baina gogoratu du partida hori handi daitekeela, bere garaian Patxi Lopezen gobernuak egin zuen bezala, eta Urkulluk iaz, Legebiltzarrak aginduta, derrigorrez egin behar izan zuen bezala. Dena dela, Udalek euren baliabideak erabili behar izan zituzten atzeratu ezin ziren zenbait egoerari aurre egiteko.

Lehendakariak partida hori ezin dela handitu baliabideak mugatuak direlako erantzun ondoren, PSE-EEren idazkari nagusiak esan dio laguntza behar duten herritarren lehentasunen aurrean, lehentasuna eman diotela zerga-oporren isuna ordaintzeari (21 milioi, aurrekontuetan jaso ez direnak),  EAJk tematu zelako eta ez zuelako Europar Batasunaren epaia bete.

“Premiaz erabakia hartzea eskatzen dizugu, hurrengo Gobernu Kontseiluan, alegia”.

Guk azaldu dizugu prest gaudela gizarte-ongizateko sistema publikoa berrikusteko, sistema hori sendotze aldera, baita Gizarte Larrialdietarako Laguntzen sistema berrikusteko ere, benetan laguntza behar dutenengan iristearren.  Baina apustu estrategiko horren ondorioz ezin dira berehala hartu beharreko neurriak atzeratu.  Zuek dagoeneko jakin behar duzuen zein izango den diru-sarreren gutxi gorabeherako estimazioa.  Baita zer partida ez dituzuen gauzatuko.  Ez erabili zorrak ordaintzeko herritar batzuek laguntza behar badute”, esan du amaieran.

Idoia Mendia Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura batean; artxiboko argazkia da. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura batean; artxiboko argazkia da. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak