Mendiak ziurtatu du PSOEk “ezustekoa" emango duela eta “hiltzat jotzen dutenak” garaituko dituela
PSE-EEko idazkari nagusiak, IDOIA MENDIAK, esan du PSOE "ezustekoa” emango duela ekainaren 26ko hauteskundeetan, eta PP eta Unidos Podemos garaituko dituela, "hiltzat eman nahi duten horiek guztiak".
Mendiak astelehenean Iruña Okako ekitaldi politiko batean parte hartu du, eta Diputatuen Kongresurako eta Senaturako arabar zerrendaburu Javier Lasarte eta Julia Liberal ere izan dira.
EUSKAL SOZIALISTEN liderrek alderdiko zaleei eskatu diete ez egiteko jaramonik “zoritxar-igarleei” eta “interesen araberako inkestetan” konfiantzarik ez edukitzeko, azken asteotan zabaldutako inkesten inguruan. Horien arabera, PSOE hirugarrena izango da, PPren eta Unidos Podemosen atzetik.
Mendiak nabarmendu duenez, “inkestengatik balitz, PSOEk ez luke autonomia erkidego gehienetan gobernatuko”, eta ez legoke “euskal hiru aldundien eta Euskadiko udal nagusienetan egongo. Aipatutako erakundeetan EAJrekin batera gobernatzen dute sozialistek.
“Sozialistok aipatutako erakundeak zuzentzen ditugu, eta horien bidez herri honetako politika publikoei bira soziala ematen ari gara”, azaldu du.
Hori dela eta, ohartarazi du PSOEk beti “inkesten gainean dagoela”, eta igandeko hauteskunde orokorretan berriz garaituko duela. Mendiak ziurtatu duenez, PSOEk eta Pedro Sanchezek PPkoari, Mariano Rajoyri, “irabaziko diote”, baita Podemoseko Pablo Iglesiasi eta “hiltzat jo duten guztiei ere”.
Unidos Podemosek PSOEri garaitzeko hipotesia dela-eta, ez dela ezustekorik egongo ziurtatu du. Alderantziz, “batzuek agian ezustekoa hartuko dute”.
PSOE "BERRARMATUA"
“Alderdi Sozialista sendoa, berrarmatua ikusteko ezustekoa, berriro herri honetako politikak zuzentzeko prest. Ezustekoa ikusten denean boto-emaile sozialistek, aspaldi honetan mespretxatu badituzte ere, botoa emango dutela. Han daudela, bizirik, ezin dutela isilarazi esango dute”, aldarrikatu du.
Mendiak ohartarazi du sozialistek, botoen bidez, “argi utziko dutela ez dutela inoren babesik nahi; euren etorkizunaren jabeak direla, eta Gobernu sozialista nahi dutela herrialde honetako politikak aldatzeko".
PSEren idazkari nagusiak “zerbitzu publikoak eta pentsioak denon ahaleginarekin, eta ez soilik langileen ahaleginarekin”, eusteko beharra aldeztu du. Gainera, geroko Gobernuak “herritarrak erreskatatu behar dituela, eta ez bankuak edo boterea daudenak”.
Horrez gain, agindu du sozialistek lan egingo dutela gazteek “etxetik hurbil etorkizuna dutela” ikus dezaten. “Hori guztia
-esan du- bakarrik izango da posible Alderdi Sozialistari esker eta Pedro Sanchez presidente baldin bada”.
“ESZENDENTZIAN DIREN IRAKASLEAK”
“Rajoy iragana da. Lau urtez gobernuan eta min handia sortu du herritarrengan, ezin diogu beste lau urtez egoten utzi”, esan du. Dena dela, Unidos Podemoseko lider nagusien inguruan, ohartarazi du “aukera ez dute politikari izatera jolasten duten eta eszedentzian diren lau irakaslek ekarriko”.
“Ez da esperimentatzeko garaia. Euskadik eta Espainiak behar duen aldaketa moderazioan, esperientzian eta aurrera egiteko proposamen fidagarri eta kontrastatatuan oinarri behar da", azpimarratu du.
PSEko agintariak esan du “ezin ditugu herritarrak kondenatu eta Pablo Iglesias edo Rajoy artean aukeratzeko eskatu”, “muturretara joateak banaketa baino ez baitu ekartzen”. Hori saihesteko, "irabazteko aukera duen ezkerreko proposamen bakarrean bildu behar dugu, herria aldatzeko gaitasuna duen benetako proposamen sozialdemokrata da".
Mendiak salatu du Rajoyk eta Pablo Sanchezek elkarrekin egiten dutela lan etsai komunaren, Pedro Sanchezen eta Gobernu sozialistaren aurka. Bere ustez, PPko eta Podemoseko liderrek “zenbait helburu eta estrategia partekatzen dituzte".
GARAITU BEHARREKO ETSAIA
“Atzo difamatzeko zenbait teknika merke ere konpartitzen ikusi genituen, Pedro Sachez arrazistatzat jo zuten”, gogoratu du PPkoek eta Podemoseko batzuek agintari sozialistaren aurka esandakoaren inguruan, ume beltz bat ez zuela agurtu esan baitzuten.
“Zitala da. Ez dagokio herrialdea gobernatu nahi duen bati", salatu du Mendiak. PP eta Unidos Podemos alderdiek duten jokatzeko erak "urduri daudela eta inkestetan ez dutela sinesten erakusten du, PSOEk gora egingo duela eta garaitu beharreko etsaia baita”, azaldu du.
Hori guztia dela eta, “zalantzan daudenen”, “nazionalista arduratsuen”, "Euskadiren alde baina Espainiaren geroaren kezka dutenen", "Ciudadanoseko zale diren baina Euskadin botoa alferrik galtzea dela uste dutenen” eta sozialistak izandakoen eta direnen" botoa skatu du.
“Botoa ezin dugu urte, Pedro Sanchezen Gobernuak baino ez baitu aldaketa ekarriko”, ohartarazi du Mendiak.
PSEko agintariak azaldu du “egoera ezegonkorrean daudenek, langabetuek, gazte haserretuek, autonomiek, hitzarmenik gabeko langileek eta emakume marjinatuek hitz egin behar dutela".
“Igandean pentsionisten, gaixoen, mendekoen eguna da. Gauzak aldatu nahi dituzten eta euren ahotsa entzunarazi nahi duten milioika pertsonen eguna da. Igandea da egun hori. Eta balioko duen boto bakarra, argi eta garbi, Alderdi Sozialistarena da", azaldu du.