Prentsa-aretoa

Berriak

Mendiaren ustez, presoen komunikatua “aurrera pausu garrantzitsua da" baina ETAri desegiteko exijitu diezaioten eskatu die

Euskal Sozialisten bozeramailearen, Idoia Mendiaren, ustez, ETAko presoek atzo ezagutzera emandako komunikatua “aurrera pausu garrantzitsu bat da”, banda terrorismoko ingurukoek halako komunikatuak apaintzeko erabiltzen duten "barne kontsumorako erretorika" alde batera utzita. Mendiak nabarmendu egin du ETAko presoek “indarreko legeria onartzen dutela”, eta hori “norbanakoa gizarteratzeko bidearen" hasiera da; horixe izan da alderdi politiko demokratikoek “beti eskatu dieguna”.

Bozeramaile sozialistak berriz esan du urrats horrez gain, ETAko presoek beste batzuk ere eman beharko dituztela, eta berehalakoena ondokoa dela: ETAri desagertzeko eskatzea, eta “horrek egun Euskadin bizi dugun uneari lagunduko lioke.”

Idoia Mendia gaur goizean ETAren komunikatua baloratzeko Bilboko PSE-EEren egoitzan egin duen prentsaurrekoan
Idoia Mendia gaur goizean ETAren komunikatua baloratzeko Bilboko PSE-EEren egoitzan egin duen prentsaurrekoan

Beste berri batzuk...

Iruzkinak