Miguel Buen-ek bermatzen du, Tolosan giza zerbitzuak eragingo dituela eta honela gerontologia zentroa istea bezalako kasuak ekidingo ditu
Sozialisten kandidatoak dio, alkatearen "arazoa" dela aldundien buruzagiei aurre ez diela egiten bere alderdikoak direlako
DONOSTIA
PSE-EE-ren Gipuzkoako diputatu orokorreko hautagaiak, Miguel Buen dio, hurrengo hauteskundeak irabazten baditu "izugarrizko bultzakada emango diela giza zerbitzuei", eta honela gertatu diren gauza batzuk ekindin, Tolosako gerontologi zentroa istea bezalakoak, sozialisten ustetan honek itxaronzerrenda bat eragin du, 60 pertsonena, zehazki.
Buen, Tolosan aurkeztu zen Oscar Renedorekin batera, herriko zinegotzia dena eta bertan, kritikatu zuen gerontologikoaren itxiera, aurretik honelako beste zentro bat zabaldubaino lehen.
Gainera, sozialisten hautagaiak gogorarazi zuen Udaletxeak, Aldundira aurreproiektu bat bidali zuela gerontologiko berri bat eraikitzeko, baina idatzizko erantzun baten, diputatu orokorrak, Joxe Joan Gonzlez de Txabarri-k esan zuen, "ez zekiela ezer proiektu horri buruz". "Beraz, Udaletxeak argitu beharko du haria nun galdu den", gehitu zuen.
Sozialisten kandidatoak hausnartu zuen,nahiz eta tolosako alkateak, Jokin Bildarratz (EAJ), "gauzak bikain egin ditela", baina"arazo" bat duela eta da, ez diela beste erakundeetako buruzagiei aurre egiten bere alderdikoak direlako,Foru Aldundia edo Eusko Jaurlaritza bezala".
OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA
Beraretzat, lehenengo zinegotziak "eragozpen hori garaitu beharko du" eta "bere alderdiari aurre egin, gerontologiko kasuak bezala berriz ere ez gertatzeko".
Bestalde adierazi zuen, PSE-EE-k lortu duela "balaztatzea" herrian dauden osasun zerbitzuen pribatizazioa, eta hitz eman zuen egoera "aldatuko" zuela "osasun publikoa beste eskualdeetako bezala izateko". Gipuzkoak "errekurtso ekonomikoak ditu eta ugariak gainera" dituela ziurtatu zuen, beraz arlo honetara bideratu daitezke.
Hautagaiak ezagutarazi zuen gipuzkoako sozialistak kudeaketak egiten ari direla, Renfek, Gasteiz-Irun-eko bide erabilera handiagotzeko, hau oso erabila bait da herriko ikasle unibertsitarioengandik eta "zerbitzu gehiago egoteko"arrastiko zortzirakondoren Gasteizetik. Aldi berean,txartel subentzionatuak egoteko lan egingo duela esan zuen, bai errekurtso gutxiko pertsonentzako, ikasle eta gazteentzako.