Montillak Patxi Lopezi Euskal Herrira “politikari katalan hark defendatu zuen aldaketa” ekartzeko eskatu dio
Patxi Lopezen hitzetan, Lluch “Katalunian jaiotako euskalduna; Euskadi maite zuen katalana” da
GIRONA Kataluniako Generalitateko Lehendakariak, José Montilla, gaur PSE-EEko Idazkari Orokorrari eta lehendakarirako hautagaia denari, Patxi López, eskatu dio Euskadin "eragitea Ernest LLuchek hainbeste defendatu zuen aldaketa" eta tematu du esanez lortu behar dela Euskadi bat "elkarrizketa nahi duena eta ez aurkakotasuna". José Montilla eta Patxi López, PSCko beste kideekin zeunden, Joaquín Nadal edo Marina Geli, beste batzuen artean, gaur Maiá de Montcal (Gironan) egon dira Ernest Lluchi egindako omenaldian, politiko katalanaren hilobiaren aurrean egina, ETAk erahila duela zortzi urte Bartzelonan. PSCko lehen idazkariak goretsi zuen LLuchen izaera eta azpimarratu zuen bere "gizarte konpromezu sakona" eta "edukitako kuraia aurre egiteko koldartasunaren iruzurra eta bildurra" Euskadin. "Orain krisi ekonomiko larri bat aurre egin behar diogunean eta batzuek gure autogobernua zalantzan ezarrri nahi izan dutenak, gure konpromezu etikoa bizirik mantentzen da eta faltan botatzen dugu bere jakingura, politika ulertzeko zuen modua eta ideien debatea, horrek aberasten gintuen eta", gehitu zuen. Bere aldetik, Patxi Lópezek gogratu zuen hitza zela Lluchek "nahiago zuen baliabidea", eta definitu zuen "euskaldun bat Katalunian jaioa; katalan bat Euskadin maitatzen zuena". "Euskadin oraindik askatasun arazo larriak ditugu, zulo beltzak", euskal sozialistak adierazi eta ziurtatu zuen "gizon bat hiltzen duenak ez du ideia bat defendatzen, bakarrik pertsona bat hiltzen du".