Mungian emakumea hil izana gaitzetsi du PSE-EEk

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboa Bilbon bildu da, eta Mungian gaur arratsaldean hil duten emakumea dela-eta, hilketa gaitzetsi eta kondenatu dute. Ustez, bikotekideak hil omen du.
PSE-EEko Berdintasun idazkariak, Maite Berrocalek, heriotza deitoratu du eta, hala egiaztatzekotan, Euskadin genero-indarkeriagatik aurten izan den lehen hildakoa litzateke. Gainera, heriotza gaitzesteko beste erakunde batzuek antolatuko dituzten ekintzekin bat egin du.
Halaber, Berrocalek erakundeei eta alderdiei eskatu die ahalegin handiago egin dezaten indarkeria matxistari aurre egiteko, eta herritarrei edozein indarkeriaren aurrean zorrotzak izan behar dutela, edozein sexu-eraso salatu behar dela eta gure gizartean oraindik dirauten adierazpen matxistak alde batera utzi behar ditugula esan die.
Bere iritziz, eraso bakoitzak, hilketa bakoitzak erakusten digu oraindik bide luzea dugula egiteke gure gizartean gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko. Hori dela-eta, PSE-EEk indarkeria matxistaren amaitzeko konpromiso osoa duela berretsi du.