Prentsa-aretoa

Berriak

Natalia Rojo: “EAJk frackingaren inguruan duen jarrera adarra jotzea da”

Legebiltzarkide sozialistak interpelazio bat aurkeztu dio Urkullu lehendakariari argitu dezala "zein jarrera duen Eusko Jaurlaritzak EAEn fracking ustiatzeari buruz onartu berri den Hidrokarburoen Legearen esparruan"

Madrilgo Diputatuen Kontseiluan gobernu zentralak, PPk, egindako hidrokarburoen legearen alde egin zuen atzo EAJk. Legeak, zalantzarik gabe, fracking indartzea du helburu

Urkulluren gobernu nazionalistak "ez du argi hitz egin" gai horren inguruan duen jarrerari buruz, eta "arduradun nagusien adierazpenak ez dira batere argiak izan", adibidez Tapia sailburuarenak

Natalia Rojo legebiltzarkide sozialista goizen Eusko Legebiltzarrean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Natalia Rojo legebiltzarkide sozialista goizen Eusko Legebiltzarrean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

100.000 sinaduren babespean Legebiltzarrera iritsitako Herri Ekimen Legegile baten inguruan eztabaidatzen ari da Eusko Legebiltzarra. Aipatutako ekimenak Euskadin fracking ustiaketa debekatzea baino ez du eskatzen.

Epaitegiek jurisprudentzia finkatu dute.  Zenbait Autonomia Erkidegotan, Kantabrian eta Asturiasen, adibidez, parlamentu autonomikoek onetsitako legeak bertan behera utzi dituzten Estatuaren eskumenetan sartzen direlako.  Hortaz, Euskadin eztabaida konplexua dugu; zailtasun handiena juridikoki ezin hobea izango den formula bilatzea da.

Sozialistok, tituluak dioen arabera, lege baten alde gaude lege horrek “ez-ohiko hidrokarburoen eta haustura hidraulikoaren edo frackingaren aurrean zenbait babes-neurri osagarri” finkatzen baditu.  Hidrokaburuak ateratzeko jarduera arautu nahi dugu gure eskumen-esparrutik.

Eusko Legebiltzarrean gaia eztabaidatzen eta horretan sakontzen dugun bitartean, Eusko Jaurlaritzak ez du argi hitz egiten.  Arduradun nagusiek ez dute adierazpen gardenik egin gaiaren inguruan.  Informazio kontraesankorrak eman dituztela ere esan dezakegu.

Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du haustura hidraulikoak sor ditzakeen arriskuen inguruko alertak "ez direla erabakigarriak".  Ez dago Herri Ekimen Legegilearekin errespetua adierazteko proposamenik.  Gobernuak ez ditu bere asmoak ustezko debekuaren emaitzaren pean utzi nahi.

Hori gertatzen den bitartean, martxoaren 12an, ostegunean, EAJk gobernu zentralaren (PP) hidrokarburoei buruzko legearen alde bozkatu zuen. Legeak, zalantzarik gabe, frackinga indartzeko asmoa du.  Lege berri horretan, bere egunean Estatu Batuen egin zuten bezala, udalei eta frackingarekin eragindako pertsonei konpentsatzeko zerga bat ezartzen du.

Hori dela eta, Natalia Rojo legebiltzarkide Sozialistak interpelazio bat aurkeztu dio Urkullu lehendakariari:

Zer jarrera du Eusko Jaurlaritzak onetsi berri duten Hidrokaburoen Legearen esparruan EAEn fracking ustiatzeari dagokionez?

Beste berri batzuk...

Iruzkinak