Prentsa-aretoa

Berriak

Natalia Rojok salatu egin du EHBildu-k frackingaren inguruan egiun duen antzezpena

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko Ingurumeneko bozeramaileak, Natalia Rojok, salatu egin du EH Bilduk antolatu duen “antzezpena” Natura Babesteko Legea berritzeko ponentziatik atera denean, “bazekielako hasiera-hasieratik lege horrek ezin duela frackinga debekatu".

Rojok gogoratu du lege erreforma hori aintzat hartzeko orduan —Arabako Biltzar Nagusiek proposatu zuten eta eremu babestuetan frackinga debekatzea eskatzen du—, Sozialistek iruzur ikusi zutela EAJk eta EH Bilduk egindako proposamenean “Auzitegi Gorenak esan duelako Euskadik ezin duela debeku orokorrik egin, ez hidrokarburoak ateratzearen inguruan, ez lehorren inguruan”.  “Joan den legegintzaldian halako jarduera bat proposatu genuen, eremu babestuetan orokorrean harrobiak debekatzekoa, eta enpresa ateratzaileek salaketa jarri zuten eta irabazi zuten.  Kondena horrek milioi euroko kostua du, eta kopuru hori herritarrengandik atera beharko da ingurunean kalte garrantzitsuak egin dituztenen patriketan sartzeko.  Zer nahi du EHBilduk, berriz herritarrak zigortzea jarrera maximalistekin?, galdetu du.

Ingurumeneko bozeramaileak gogoratu du sozialistak ingurumen arloan arretak hartzearen aldekoak direla frackingari dagokionez, “jakin badakigulako ezin dugula debekatu” eta, beraz, horren inguruan Herritarren Ekimen Legegilea izapidetzearen aldekoa dela dio berriz.  Baina salatu egin du EHbilduk, araudiko ustezko argudio batzuetan oinarrituta, “gaur antzezpena egin izana eta Natura Zaintzeko Legea aldatzeko ponentziatik atera izana”.  Berriz dio "ponentziak gauzak proposatzeko, aldatzeko eta adosteko eta gehiengoaren emaitzak onartzeko direla.  Ponentziatik alde egitea antzezpena baino ez da".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak