Nervacero bezalako enpresen aldeko apustu sendoa egiteko eskatu dio Idioa Mendiak Urkullu lehendakariari
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Nervacero bezalako enpresen alde egin dezala, bideragarriak baitira, baina inbertsioak egin behar dituzte ekoizpena hobetzeko eta ingurumen-eskakizunei erantzuteko. Altzairu-fabrikaren instalazioak bisitatu ditu Idoia Mendiak, eta Urkullu lehendakariari eskatu dio zuzenean ezagutzea Nervaceroren errealitatea, eta jarraipenaren alde egitea. Gainera, gogoratu du Ekonomia Garapeneko eta Leihakortasunerako Sailak “iaz 130 milioi euro gutxiago gastatu zituela inbertsioan”, eta hiru milioi euroko inbertsioarekin Trapagako altzairu-fabrika bideragarria eta lehiakorra izango litzateke.
“Ez da nahiko Bruselara edo Madrilera begiratzea, Euskadira ere begiratu behar dugu. Ekonomia oparoa eta soldata duinak nahi baditugu, halako enpresen alde egin behar dugu, Nervaceroren alde; 400 langile zuzen eta 200 langile ez zuzen ditu, ingurunean aberastasun handia sortzen du”, nabarmendu du Mendiak. Gogoratu du Ezkerraldean eta meategi-eremuan Euskadiko batez bestekotik gorako langabezia-maila dutela.
Altzairu-enpresa bisitatu duen ordezkaritzaren burua izan da Idoia Mendia; PSE-EEko Antolakuntzako idazkari Miguel Ángel Morales, Bizkaiko idazkari nagusi Mikel Torres, Enpleguko idazkari Alberto Alonso eta Industriako legebiltzarreko bozeramaile Jon Azkue ere izan dira. Nervacerorako bisitan, PSE-EEko idazkari nagusia UGTko sindikatu-atalekoekin ere bildu da, eta enpresaren jarraipena bermatzeko erakundea nahastu behar dela esan diote.