Odón Elorzak, bere bostgarren agintean gehiengo osoa lortu du EB-Aralarren botuei esker
"Umiltasuna" ikasi duela esan du eta legealdi honetan "itunen kultura eta elkarrizketa eragitea nahi duela" esan du
DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN
Odón Elorza gaur goizean izendatua izan da, bostgarren aldiz jarraian, Donostiko alkate moduen, bere alderdiko hamaika botuekin eta EB-Aralarreko hiru botuekin, legealdi osoaren zehar gehiengo osoa izango du beraz. EAJ eta EA-k zuri bozkatu zuten eta PP-ek bere hautagaiaren alde jo zuten, María José Usandizaga, sei botu eskuratuz.
Osoko bilkura goizeko zortziretan hasi zen, ezustekorik izan gabe, ANV-ko ehun bat jarraitzaileei sarrera ukatu zien, kanpoan bildu ziren eta bilkura ospatzen zen bitartean, honako leloak ohiukatuko zituzten: "Putxerazorik ez", "Donostiko Udaletxea faxista", "Zinegotzi lapurrak kanpora", "Zuek faxistak zarete terroristak".
Bere interbentzioan, Elorzak ziurtatu zuen azkenengo lau urteotan eta oraintsuko kanpainan "umila izaten ikasu dut" eta egiaztatu du "proiektu onak edo borondate ona izatea ez da nahikoa Donostiko eraberritzea ekiteko. Beharrezkoa da itunen kultura eta elkarrizketa eragitea".
Alkateak ziurtatu zuen "leala" izango zela, EB-Aralarrekin sinatutako "aurrerakuntza itunarekin" eta baita herritarrekin. Gainera, beste balore batzuen artean azpimarratu zuen beharrezkoa zela donostiarrak hezitzea "giza eskubideen defentsan eta are eta gehiago gaur egungo egoerarekin, ETA, terrorismo eta edozein modutako biolentzien aurrean".
Gainera, "bostekoa luzatu zien" gainerako udal alderdiei, Donostiaren alde lan egiteko, "ardura zentzuaz eta elkarrizketa ahalmenarekin"