Prentsa-aretoa

Berriak

Odón Elorzak Kulturako Ministerioari inplikazio handiagoa eskatu dio “Donostia2016 bizikidetzarako kulturaren ideia nagusia berreskuratzeko”

Odón Elorza, artxibo-argazkia. [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]
Odón Elorza, artxibo-argazkia. [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]

Gipuzkoagatiko PSE-EEko diputatuak, Odon Elorzak, Kultura Ministeriori eskatu dio gehiago inplikatzea “neurri handiagoan eta modu biziagoan” Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutza Proiektuan, gelditzen diren 6 hilabeteotan Bilduk polemika handiko azken lau urteotan sortu dituen akatsak eta gogo-eza zuzendu ahal izateko.  Elorzak gaur eguerdian Kongresuan galdera egin dio Kulturako Estatuko idazkariari, José María Lassalleri. Gainera, Ministerioak adostutako ekarpen ekonomikoa handitzea eskatu dio (4,2 milioi), gipuzkoar diputatuaren ustez “nahikoa ez baita”.
“Kultura Ministerioak orain arte Donostia 2016 Europar Kultura Hiriburutza Fundazioan fiskalizatzeko eta horren alde egiteko gauzatu duen funtzioaz gain, sustatzeko funtzioa ere egiteko eskatzen dizut, proiektuak, nazioarteko epaimahai batek onartutakoak, arrakasta lor dezan eta Espainia markaren parte izan dadin”.


Odón Elorzak Kulturako Estatu idazkariari zenbait gauza eskatu dizkio "ahalik eta borondate onenarekin, Ministerioak lagun dezala Donostia 2016 Hiriburutzaren Proiektua arrakastatsu bihurtzen:  Donostia 2016 programako zein kultura-proiektutan laguntzen du egun Kultura Ministerioak?, ¿zer hitzarmen eta akordio sinatu dituzte orain arte Ministerioa keta Donostia 2016 Bulegoak elkarrekin zenbait proiektu, ekimen eta kultura-jarduera gauzatzeko?, ¿Hiriburutzaren Bulegoaren esku jarriko da Cervantes Institutua, zenbait europar egoitzatan, beste europar hirietan zenbait jarduera azaldu ahal izateko?”.


Elorzak Ministeriori eskatu dio “Kulturaren Europar Hiruburutzari Espainian promozionatzeko, zabaltzeko eta aurkeztekok kanpainen alde egiteko, Ministerioak ez badu egiten, ezingo baita egin".  Kultura Ministerioari ere zenbait ekarpen ere eskatu dizkio, Gipuzkoako administrazioetan egin den aldaketa politikoaren ostean, Proiektuaren helburuak eta izaera betetzearren.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak