Odón Elorzak salatu du “euskal Y grekoaren proiektuak Gipuzkoan atzerapenak eta definizio-ezak izan dituela"
![Odón Elorza, artxiboko argazkia. [Argazkia: Gipuzkoako Sozialistak]](/upload/foto-original-Odn-Elorza-en-una-foto-de-archivo-Foto-Socialistas-Gipuzkoanos-Odn-Elorza-artxiboko-argazkia-Argazkia-Gipuzkoako-Sozialistak-54d20b2376cd8.jpg)
Diputatu sozialistak, ODON ELORZAk, goizen salatu egin du Rajoyren gobernuak “atzerapenez eta definitu gabe” gauzatuko dituela abiadura handiko trena Donostiatik Irunera doan tartean egiteke dituen lanak. Gainera, Ana Pastor ministroaren iragarkia “zehaztasun gabeko aurreikuspena” dela dio, euskal Y-a 2019an funtzionatuko duela esan baitu; hauteskunde-asmoa dagoela atzean dio.
Donostian goizean eskaini duen prentsaurreko batean, ELORZAk azaldu du ministroak euskal Y-a amaitzeko eman duen epea ezin dela gauzatu, aintzat hartzen badugu Bergarako lotunetik egiteke dauden tarteak egiteko 40 hilabete behar direla eta, gainera, hirietarako sarbideen proiektuak ere egiteke daude. Beldur da Abiadura Handiko Trena ez ote den funtzionatuko Bilbo eta Gasteiz artean Gipuzkoan baino askoz ere lehenago, lurralde horretako lanen atzerapena handia baita.
Bere ustez, ezingo da Y-a Gipuzkoan 2019an inauguratu, Astigarraga, Donostia eta Irun arteko tartea —eta azken bi herri horietako geltokiak berregitea gain hartzen du— zenbait “atzerapen” jasan baititu eta “ez baitago behar bezala definituta” aurreikusitako epeak bete ahal izateko. Orain dela bi aste hasi ziren trabesak aldatzen eta Irun eta Donostia arteko tartea egokitzen; lan hori 2012an hasi behar zuten baina, zenbait arazo direla-eta, orain arte atzeratu da. Gainera, lan horietan ez da hirugarren bidea sartzeko lana sartu, eta beharrezkoa da abiadura handiko trenentzat; jarduera horretarako beste lizitazio bat behar da eta proiektuak idatzi beharko dira.
Diputatu sozialistaren ustez “Aldundiak eta Donostiako Udalak, Bilduk zuzendutakoak, ez dute interesik” Abiadura Handiko Trena Donostiara eramateko. Gainera, gogorra izan da Eusko Jaurlaritzak izan duen “interes eza” eta kontrol eza dela-eta, sarbideak zehaztu eta burutzeko eskatu beharko baitzuen, eta Donostian eta Irunen “definizio-eza” da nagusi.
Donostiako alkate izandakoak dio ez dagoela Gipuzkoaren eta Lurralde horretarako estrategikoak diren azpiegituren aldeko lobbyrik, esaterako, Abiadura Handiko Trenaren aldekoa. "Gipuzkoan ez dago erakunde-laguntzarik eta, hortaz, euskal Y-ak Gipuzkoan geldo-geldo egiten du arrera". Baina, ELORZAK dionez, PPren Gobernuak Gipuzkoa ahazten du, baina Sustapen Sailak iragarri du Bilborako sarbidea lur-azpikoa izango dela, eta "geltoki berria izango dutela"; Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko erakundeen proposamena da.
“Gezurra badirudi ere, ministroak konpromiso hori aurreratu du eta Abiadura Handiko Trena Bilbon sartuko da, geltoki garesti-garestia egingo dute, eta EAJren Eusko Jaurlaritzak ez du ezer kritikatu Gasteiz, Donostia eta Irunekiko sarbidek definitu gabe badaude ere. EAJk beti izan du interes berezia Bizkaia lurraldearekiko”, gaineratu du.
Diputatu sozialistak, gainera, kezkatuta dago Astigarraga, Donostia eta Irun arteko hirugarren hariaren lanak “atzerapenez” gauzatzen dituztelako. Hori dela eta, iragarri du Kongresuan Legez besteko proposamen bat aurkeztuko duela, besteak beste, hirugarren hariren lanak bizkortzeko eskatzearren, baita Irun eta Donostian AHT sartzearen inguruko jarraipenerako erakundeen arteko batzordearen deialdia egiteko ere