Prentsa-aretoa

Berriak

Odon Elorzak Gobernuari eskatu dio Euskadin AVE trenaren lanak 2018. urtean amaitzeko

Euskal diputatuak bete ezingo den egutegia eta "euskal Y"ri eta horren loturei buruzko bost konpromiso proposatu dizkio Sustapen Ministerioari gaur Kongresuan erregistratu duen Legez besteko proposamenaren bidez

Foto Argazki (
Foto Argazki (

Sustapen Ministerioak, ADIFek eta Eusko Jaurlaritzak bere egunean finkatu zituzten konpromisoen arabera, euskal Y trenbide sare berriaren lanak 2016. urteko  amaieran bukatuko ziren.  Baina, krisiaren eragina dela-eta, Sustapen Ministerioak AVE plataformaren lanekin aurrera egitearen alde interes gutxi erakutsi duenez (aurrekontu partida txikia aurkeztu baitu eta ez baitu osoa erabili), egituraren gainean hasteke dauden jarduerak direla-eta, eta “euskal Y” eta Burgos eta Iruñako sare orokorrarekiko loturen proiektuak eta aldaketak gelditu dituztenez, euskal gizarteak zalantza handiak ditu, izan ere, AVE 2022. urtera arte ez dela iritsiko entzun du.

Azken bi urte hauetan administrazio zentralak ez duenez erantzun argirik eman “euskal Y”ren inguruan dituen asmoei buruz —Euskal Sozialisten diputatuak, Odon Elorzak, parlamentuan ekimen ugari aurkeztu baditu ere—, gaur bertan legez besteko proposamen bat aurkeztu du; horretan, aurrera eraman daitekeen egutegia eta Euskadira AVE iristearen inguruan bost konpromiso ezarri dira.  Zehazki, Elorzak ondokoa eskatu dio Rajoyren gobernuari:

“- Euskal Yko lanak amaitzeko beharrezkoak diren aurrekontu- eta kudeaketa-neurriak har ditzan, 2016. urtean zuzenean burutzeko eskumena baitu.

- Eusko Jaurlaritzaren aldeko kudeaketa agindua premiaz adosteko, hark lizitatu, esleitu eta burutu dezala Bergara-Arrasate-Elorrio trenbide Lotura.

- Euskal Y-ren ibilbide osoko egitura handiko lanak burutzeko egutegia onetsi dezala, baita Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Irun hiriekiko sarbideak eta hiri horietako geltokiak egokitzeko edo berritzeko lanak ere, horiek guztiak 2018rako amaitu beharko baitituzte.

- Kongresuaren Batzordean Sustapen ministroak premiaz agerraldia burutu dezala behar diren jarduera guztiak egiteko. Ministroak, euskal Y-ren egoerari buruzko informazioa eman beharko du, baita gain hartutako konpromisoei buruzkoa ere, bai aurreko hiru puntuei buruz, bai azaltzeko nola lotuko den euskal Y Burgos eta Iruña hiriekin (konponbide teknikoak eta epe zehatzak eman behako ditu), eta

- Euskadin AVE trenbide sistema noiz jarriko duten abian eta hiriburuetara noiz helduko den behin betiko finkatu beharko du.”

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak