Prentsa-aretoa

Berriak

Ondoz ondoko ekaitzengatik eragindakoei premiaz arreta egiteko zenbait neurri proposatu ditu PSE-EEk

Foto Argazki-Gobierno Vasco (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)
Foto Argazki-Gobierno Vasco (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)

Foto Argazki-Gobierno Vasco (CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola)

Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak Euskadiko eta Espainiako Gobernuak koordinatzea proposatu du, baita Aldundiak eta Udalak koordinatzea ere, azken asteotan gertatu diren ondoz ondoko ekaitzen ondorioz suertatu diren kalteak arintzearren; gainera, kalte horiek aseguruen bidez behar bezala ordaindu ezin direnean, beste premiazko neurri osagarri batzuk egituratzeko ere eskatu du.

Legez beste proposamenean, Mikel Unzalu legebiltzarkideak gogoratu du 2014ko hasieratik zenbait itsas ekaitza gertatu direla, eta horiek oso indartsuak izan zirela eta zenbait jazoera sortu zituztela otsailaren 2ko goizaldean.  Aurretik, Ondarroan pertsona bat ito egin zen. Horren ondoren, prebentzio eta alerta zerbitzua indartu zen eta, horri esker, aipatutako goizaldean ez zen halakorik gertatu, nahiz eta euskal itsasertzeko hainbat lekutan, itsasertzeko pasealekuetan eta hiri eta arrantzaleen azpiegituretan ekaitzak kalte handiak sortu.

“Eskumeneko erakundeek eremu hori bisitatu zuten eta larrialdiko zenbait neurri hartu zituzten.  Baina, ondoren, Eusko Jaurlaritzak, otsailaren 4ko, asteartea, Gobernu Kontseiluan, ez zuen beste neurririk hartu dena ahalik eta lasterren konpon dezaten laguntzearren, eta eragindakoek eskatutako laguntza ekonomikoak azkar ematearren", adierazi du.  Aurreko legegintzaldian, jarraitu du, “halako ez-ohiko fenomeno naturalen aurrean”, adibidez, ziklogenesi txundigarria gertatu zenean, “Legebiltzarrak berehala eskatu zien herri administrazioei zerbait egin dezaten eragindakoak babeslekurik gabe ez uzteko”.

Hori dela eta, eta “2010eko martxoaren 18an egindako osoko bilkuran aho batez onartutakoa berreskuratzeko”, Unzaluk ondokoa proposatu du: Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuarekin, Aldundiekin eta eragindako udalerrietako udalekin batera “Aseguruen Partzuergoan eta Gobernuaren Ordezkariordetzetan gauzatzen ari dituzten prozedurak arintzeko beharrezkoa dena egin ditzan, eragindakoei dagozkien aseguruak kobratzeari eta estatu mailako laguntzak tramitatzeari dagokionez”.

Gainera, Gobernuek eta Aldundiek kalteen balorazioa azkartu beharko dute, eta legearen arabera zer konpentsazio egokitzen diren ezagututa eta finkatuta, “beharrezkoak diren neurri osagarriak finkatu beharko dituzte behar bezala ordaindu ez diren kalteak arintzen laguntzeko”.  Dena dela, gaineratu duenez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio abalen prozedurak finkatzeko aukera azter dezala eta, salbuespen gisa, baita zenbait laguntza osagarri emateko aukera ere, gertatu diren kalteen larritasunaren arabera.

Unzaluk dio premiazkoa dela botere publikoek natura-fenomeno horrek sortutako egoerei erantzutea, egoera horiek hiri azpiegituretan eta jarduera ekonomikoetan baitute eragina, hala nola,  turismoan, ostalaritzan edo arrantza sektorean, eta berehala zerbait egitea eskatzen baitute.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak