Onetsi egin da PSE-EEk sustatutako Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua
Patxi Lopezen Gobernu Sozialistak baketa eta bizikidetza finkatzeko abian jarritako “ibilbide-orriaren” barruan kokatzen da ekimen hau, non Memoriaren Eguna, Memoriaren Mapa eta Hezkuntza Sisteman Biktima Hezitzaileak edukitzeko programa sartzen diren.
Eusko Legebiltzarrak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzea onetsi du, PSE-EEren eta EAJren aldeko botoei esker. Institutuak, “bizikidetza demokratikoa bermatzeko, sustatzeko eta garatzeko” politika publikoak garatuko ditu. Rodolfo Ares legebiltzarkide sozialistaren ustez, une egokia da “demokratek ETA garaitu dugula”, “batzuen edo besteen interes alderdikoien arabera zatikatu ezin den memoria demokratiko integrala berreskuratzeko”. “Abian jarriko da ez gertatu berriko basakeriak arintzeko beste zaharrago batzuen arabera, ezta indarkeria terrorista egin edo horren alde agertu direnen ardurak arintzeko, indarkeria guztien kondena orokorraren arabera”, aipatu du Aresek. Horrez gain, Aresen ustez, Memoriaren Institutuak lanean hasi behar du “iraganeko traumei modu kritikoan ekiteko eta testuinguru egokian kokatzeko. Eta ez praktika bortitz edo demokraziaren aurkako praktika jakin batzuk justifikatu edo horiei balioa kentzeko”.
Memoriaren Institutua, aurreko legegintzaldian abian jarritako bake eta bizikidetzarako politiken “ibilbide-orriaren” barruan kokatzen da. Eta bereziki aurreko legegintzaldian jarritakoa, Patxi Lopez lehendakari sozialistarekin. Politika horien beste helburu batzuk ondokoak dira: Memoriaren Eguna, Memoriaren Mapa, Carlton Konpromisoa eta Hezkuntza Sistemako Biktima Hezitzaileen programa, beste biktima batzuk onartzeko eta ordaintzeko dekretuak eta Zentro Memoriala.
Rodolfo Aresek EH Bilduko kideei azaldu die biktima guztiek “ez dutela jatorri bera, eta ez direla denak berdinak"; izan ere, "gidatzen zuen bitartean lehergailuaren eztandaren ondorioz hildako pertsona bat, atzetik tiro egin ziotelako hil zena edo autoan lehergailua jarrita zuen pertsona ez dira berdinak”. “Guztiz ezberdinak gara, eta gerora begiratu behar dugu eta elkarrekin bizikidetza eraiki, eta, nahi baduzu ere, pixka bat ahaztuz ere, baina ez dute historia berridatziko. Egiteke dituzte lan asko. Egin beharrekoa gauzatu, eta elkarrekin ulertzeko urrats handiak emango dituzue”, azaldu du.
Euskal Sozialistek erakutsi dute ez dela beharrezkoa ponentzia batean egotea —eta batzuek desitxuratu dute— akordio garrantzitsuak lortzeko euskal alderdien artean gure herriak bizikidetza demokratikoa finkatzeko behar dituen politiken inguruan. “Akordioak lortu nahi izatea baino ez da, betiere zoru etiko eta demokratiko batean oinarrituta, baina Legebiltzarrean ordezkatuta dauden indar politikoen gehiengoa onartuz”, esan du amaitzeko.






