Prentsa-aretoa

Berriak

Oscar Lopezek Rajoyren “jokaldia” salatu du, “zergak handitu dituelako, gastua murriztu duelako eta, hala eta guztiz ere, zorra handitu delako eta ez duelako defizita bete”

Ohartarazi du “Podemosek autodeterminizazio erreferenduma proposatzen duela Euskadirako, Kataluniarako eta, baliteke Galiziarako ere”, hortaz, “Espainia osoan zer erabakitzen ari den argitzeko” eskatzen zaio

Batzorde Federaleko Estrategia eta Komunikazioko koordinatzaileordeak gaur salatu du Rajoyk eta PPk politiks ekonomiko txarra egin duela Gobernuan izandako lau urteetan, eta “eskuina  eta PP kudeatzaile onak direla gezurra dela erakutsi dute".

Rajoy —esan zuen Lopezek— “jokaldi ezin hobea:  "herritarrei zergak handitu dizkiozu, gastu publikoa murriztu duzu eta, halaz guztiz, zor publikoa handitu da eta ez da urteotan defizita bete.  Ezin da okerrago egin ekonomiari dagokionez”, azpimarratu zuen agintari sozialistak.

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Lopezek aipatu zuen Espainian zor publikoa handitu dela (30 puntu) Rajoyren gobernuaren ondorioz, eta “mende osoan izan dugun handiena dela”, BPGren % 100 gainditzen baitu. Gainera, Europar Batzordeak isuna jar dezake defizit-helburuak ez betetzeagatik.

Eta hala ere, “Rajoyk kanpainan dio, eta nazioarteko komunikabideen aurrean, zergak murriztuko dituela".  Ba “argi eta garbi esan behar dugu Rajoy gezurra esan duela, azken lau urteetan zergak igo baino ez duelako egin”, eta “arduragabea da guztiz” orain esatea zergak murriztuko dituela “jakinda Espainiak jarraitzen duela defizit-helburua bete gabe eta Europar Batasunaren zigorraren mehatxupean dagoela”.

Lopezek azaldu du sozialistek Bruselari eskatuko diotela "isunik ez aplikatzeko"; izan ere, "espainiarrak ez dira Rajoyren kudeaketa txarraren errudunak; ez dute Rajoyren gezurren, ez-betetzeen eta zerga-oparien errua”·.

PSOE aldaketaren berme bakarra da

Agintari sozialistak azpimarratu zuen “ekainaren 26an aldaketarako beste aukera berri bat dugula, eta horren izena Alderdi Soziailsta eta Pedro Sanchez dela”, "Espainian gobernu-aldaketarako berme bakarra eta Rajoy jauna gobernutik kentzeko aukera bakarra PSOE gobernatzea delako”.  “PSOEk irabazten badu, astebetean aldaketaren gobernu progresista eta erreformista izango du”, esan du.

Halaber, ondokoa nabarmendu zuen: “aldaketari BAI esatea, Punicari, Gürtili, Brugali eta PPren erruagatik indultatu dituzten ustelkeria guztiei EZ esatea dela; aldaketari BAI esatea osasun sistema publikoaren unibertsaltasunaren alde egitea da; aldaketari BAI esatea PPk aplikatutako baterako ordainketak kentzea da, langileek eskubideak berreskuratzea ekarriko du eta, beraz, Rajoyren lan-erreforma txarrarekin amaituko dugu, aldaketari BAI esatea bizitza politikoa berpiztea eta Konstituzioa berritzea da”.

Euskadin Podemosek Bilduren diskurtsoa erosi du

Podemosi dagokionez, Oscar Lopezek espero du Pablo Iglesiasen alderdiak “Espainian osoan argi dezala zer defendatzen duen Euskadin, non aldezten duen autodeterminaziorako erreferenduma, Podemosek Euskadin Bilduren diskurtsoa erosi baitu”.  Bere ustez, "alderdiek esan behar dute zertarako eskatzen duten botoa, eta zertan datza euren proiektu politikoa", eta botoa emateko orduan "herritarrek jakin behar dute Podemosek autodeterminazio erreferenduma proposatzen duela Kataluniarako eta Euskadirako, baita agian Galiziarako ere". 

 Bilbon Euskal Sozialistek irekitako Hauteskunde Bulegoan izan da Oscar Lopez. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Bilbon Euskal Sozialistek irekitako Hauteskunde Bulegoan izan da Oscar Lopez. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak