Ospitaleetatik urrun dauden eremuetan bularreko minbizia goiz detektatzeko unitate mugikor bat jartzea proposatu du PSE-EEk
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak proposatu du Osakidetzak Mamografiak egiteko Unitate Mugikor bat izan dezala Bularreko Minbizia goiz Detektatzeko Programarako. Horri esker, ospitaleetatik urrun bizi diren emakumeei zerbitzua erraztuko zaie, ospitalean egiten baitira halako azterketak.
Blanca Roncal legebiltzarkideak gogoratu du Programa oso garrantzitsua eta eraginkorra dela. 1995eko azaroan jarri zen lehendabiziko aldiz abian Araban eta Deba Garaian, eta 1997an Euskal Autonomia Erkidegoko gainontzeko herrietan ezarri zen. Hasiera batez zerbitzua 50 eta 64 urte bitarteko emakumeentzat zen, baina 2006tik, gizartearen eskakizunei eta mediku-irizpideei erantzutearren, bularreko minbizia izan duen lehen mailako senideren bat duten eta 40 eta 49 urte bitartean dauden emakumeei ere egitea erabaki zen.
“Programaren helburu diren herritarrei dagokionez programa zabaldu bada ere, Legebiltzar Taldeak badaki badirela pertsona askok osasun egoera ona dutela eta boluntarioki planean sartzen direla, baina zailtasunak baldin badituzte, utzi egiten dutela, eta hori porrot handia da gaixotasuna oso erasokorra delako eta diagnostiko goiztiarra garrantzitsua delako; horren guztiaren ondorioz, tratamendua ere txarragoa izango da”, azaldu du.
Roncalek azaldu du prebentzio plan gehinak lehen mailako Arreta Zentroetara hurbildu direla, eta horrek parte hartzea errazten duela. Baina bularreko minbizia goiz detektatzeko eskaintza, oro har, ospitaletan ematen da, eta askotan landa-eremuetatik urrun daude, “gainera, joan eta etortzeko zailtasunak baldin badituzte eta askotan bidaia alferrik egiten badute, programan parte hartzeko sustagarririk gabe gelditzen dira”.
Hori dela eta, “Osasun Sistemarentzat iraunkorra den eta herritarrentzat ona den programan herritarrek bat egin dezaten lortzeko, zerbitzua herritarrengana hurbildu beharko genuke, pertsona gehiagok parte har dezaten”. Unitate Mugikorrarekin helburua lortuko genuke, ospitaleetatik urrun dauden eremuetara hurbilduko bailitzake.