Prentsa-aretoa

Berriak

Pastor: “Aurrekontuak bertan behera uzteak, porrot politikoa onartzea dakar”

Azkenean Urkullu lehendakariak onartu egin du Euskal Sozialistak arrazoia genuela, esan baikenuen bestelako diru-sarrera mota batzuk jaso daitezkeela nazionalisten Gobernuak egindako Aurrekontuetan diseinatukoen aurrean.  Lehendakariak gaur Bruselatik iragarri du Gobernu Kontseiluaren ez-ohiko deialdia egingo duela, ustez, 2012ko Aurrekontu Proiektua bertan behera uzteko, Espainiarekiko defizitaren muga lasaitzeko aukerari buruz Bruselak erabaki bat hartu arte itxaroteko aitzakiarekin.  Hau da, Euskadik agian baliabide ekonomiko gehiago izan ditzake, orain dela zenbait hilabetetik sozialistek esan dugun moduan.  José Antonio Pastorren ustez, "hori egiaztatzen bada —biharko Gobernu Kontseiluan—, Aurrekontuak bertan behera uztea porrot politikoa dela egiaztatuko da, baita Urkullu Lehendakariaren norabide falta ere”.  Gainera, Urkullu Lehendakariak joan den legegintzaldiko zerga erreforma zuzenean “blokeatu” zuen, EAJko EBBko lehendakaria zenean, eta une honetan, Lehendakari denean, Euskadirako aurrekontu “negatibo” batzuk aurkeztu ditu.

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeko bozeramaileak, Lehendakaria Euskadiri “denbora alferrik galarazten aditua” dela dio.  Pastorrek azaldu duenez, "oposizioan egondako hiru urte horietan ez zuen zerga erreforma hitzartu nahi izan, Gobernuan izan den tarte honetan (lau hilabete) aurrekontu irrealak aurkeztu ditu, eta une honetan arrazoia dugula esan digu, hau da, orain dela zenbait hilabete defizitaren mugak eta diru-sarreren kopurua aldatzeko benetako aukera genuela esan genuenean”.

Lehendakariaren erabaki hori bihar baieztatzen duen arte, Pastorrek esan du ezin dela “atzeratu Bruselak zerbait esan arte", diru-sarreren partida aldatzeak beste kontu batzuk aurkeztea baitakar berekin, "aurrekontuen zirriborroa egin behar da" eta “prozesua zerotik hasi beharko genuke".  Hori dela-eta, Pastorrek Lehendakariari esan dio hasi beharko dela 2014ko Aurrekontuez pentsatzen —Gobernuak ekainean Aurrekontu proiektu horren inguruko lehen ildoak aurkeztu beharko ditu— “euskal herritarren beharrei erantzuteko moduko herrialde akordio garrantzitsuetan lan egiteko eta herrialdea liluratzeko moduko proiektu bat abian jartzeko".

Lehendakariak Euskal Sozialistek ardurarik ez dutela kritikatu du EAJren Gobernuak aurkeztu dituen kontuen alde egin ez dutelako, eta horren inguruan Pastorrek erabateko erantzuna eman du:  “Ez du ardura hori gain hartu behar dudanik uste, EAJren asmoa txeke zuria baitzen ondoren adostu beharrerakoa adosteko.  Gobernatzen duenak du Aurrekontuak hitzartzeko ardura, ez oposizioak”.  Gainera esan du “ezin direla ke errezelak jarri ardura ezkutatzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak