Prentsa-aretoa

Berriak

Pastor: “Aurrekontuan jasotako euro bakoitza kontrolatuko dugu Urkulluren Gobernuaren beste letargia bat ekiditearren"

Euskal Sozialistak taldearen bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, kritikatu du Iñigo Urkullu lehendakaria "zenbait ekitalditan hainbat aldiz agertu dela argazkien bidez ekimen falta ordezkatzeko, berak gauzak egin beharrean, egon baino ez duelako nahi, argazki askoko eta testu gutxiko lehendakaria da"

Pastorrek aldeztu du oposizio lana bateragarria dela Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen alde egitearekin. “Gure konpromisoa ez da marketin hutsa baino egiten ez duen Gobernu ahularekikoa: aurkezpenetara joan, argazkiak atera eta zerbait egitearen planta egiten duen gobernuarekikoa. Sozialistok euskal herritarrekin dugu konpromisoa, eta beraien arazoak ebazten saiatzen gara, horregatik egiten dugu lan, Euskadik 2015ean behar bezalako aurrekontuak izan ditzan”

Pastorrek erkidegoko gobernuaren jarduera eza kritikatu du: "ideiarik gabe eta gutxiengoaren bidez sortutako gobernua da, eta ideiarik gabe eta gutxiengoarekin jarraitzen du; Euskadik aurrera egiten du sozialistok gauzatzen dugun oposizio-bultzadari esker"

Talde sozialistak ekimenen erdiak baino gehiago bultzatu ditu: taldeek guztira aurkeztutako 9.400 ekimenetatik 5.096 talde sozialistarenak dira. 10 legebiltzarkide aktiboen artean, zortzi sozialistak dira.

Juan María Aburto sailburuak Enplegu eta Gizarte Politiken Saila utziko du Bilboko alkatetzarako hautagaitzan lan egiteko “eta bertan behera utzi ditu eta ebatzi gabe arlo horretako gai nagusiak”. “Ez du lortu Lanbideren norabidea zuzentzen, ezin izan du PPren kanpaina maltzurra Diru-sarrerak Bermatzek Errentaren kudeaketa eraginkorra datuen bidez ezeztatu, eta bi urte behar izan ditu Gizarte Elkarrizketa Mahaiaren deialdia egiteko, eta behin argazkia aterata, batek daki noiz bilduko den berriro", zehaztu du Pastorrek.

José Antonio Pastorren prentsaurrekoa [10:30] (2014.12.26)
José Antonio Pastorren prentsaurrekoa [10:30] (2014.12.26)

Beste berri batzuk...

Iruzkinak