Pastor: “Batzuek herritarren arazoen aurrean erantzunak eskaintzen ditugu eta beste batzuek istilua eta iraina erabiltzen dute berriz”
Euskal Sozialistak Taldeak zainduko du Jaurlaritzak PSE-EE eta EAJ alderdien artean lortutako akordioa beteko duela —PPk ere akordio horrekin bat egin du—, ezen Urkulluren gobernuak, ituna sinatu eta aste batzuk igaro badira ere, "betiko tonu txikiarekin jarraitzen baitu"

Euskal Sozialistak Legebiltzarkide Taldeak Eusko Legebiltzarrean azkenaldi honetan gertatutakoaren ostean sentsazio bikoitza du. Euskal ekintza politikoa "bideratu” eta Jaurlaritza sozialista “geldialditik” atera ondoren pozik dago, baina ikusi du zenbait gertakarik legebiltzarrean egindako lana ilundu dutela, hala nola, pasa den astean gertatutakoa, Hasier Arriz EHBilduko legebiltzarkideak Borja Semper PPko legebiltzarkidea iraindu zuen. “Politikatik arazo zehatzei erantzun zehatzak ematen dizkiegunean, batzuek istilura eta irainetara itzultzea erabaki dute, eta hori da, alegia, gizarteak ordezkariengandik gehien errefusatzen dutena. Eta horrek asko kezkatzen gaitu”, azpimarratu du Euskal Sozialisten Legebiltzarreko ordezkariak, José Antonio Pastorrek.
Pastorren ustez, tamalez nazionalistek nahiago dute "Eskoziari edo Kataluniari buruz" hitz egitea, Euskadiri buruz ez hitz egiteko eta "euskal gizartean benetan dituen asmoen, krisitik ateratzeko moduetan oinarritutakoen, inguruan ez hitz egiteko”. Euskal Sozialistak “zainduko dute” Urkulluren gobernuak "erabakitzeko eskubideaz gutxiago hitz egin dezala eta herriaren akordio garrantzitsuei, guk adostutakoei, buruz erabakitzen has dadin, legegintzaldi osorako benetako programa ekonomiko eta soziala baitira".
Legebiltzarreko bozeramaileak nabarmendu du Legebiltzarreko talde sozialistak lan handia egin duela talde ahulgarrienei eragiten dizkieten egoerak ebazteko, hala nola, ondokoak: botiken berrordainketa, osasun-estaldura egoera irregularrean diren etorkinentzat, kooperatiben azpiko ekarpenetan harrapatuta daudenentzako konponbideak bilatzea, Neutroien Iturriaren proiektu estrategikoaren inguruan ikertzaileei utzikeriaren berri ematea, Eusko Jaurlaritzak bere zorira utzitako merkatari txikien arazoak, ultra-jardueraren amaiera edo GKEri laguntzea euren ekintza solidarioa arriskuan baitago Jaurlaritzak Legebiltzarreko aginduak betetzen ez dituelako eta Euskadiko ibilbide historikoa apurtzen ari delako, lankidetzarako laguntzak laurdenera murriztu baititu. “Horretaz guztiaz hitz egin dugu egunotan Legebiltzarrean. Baina komunikabideetan jendearen ohiko arazoetatik at dauden gai batzuen inguruko irainak eta istilua baino ez dira agertu”, azaldu du Pastorrek. Gaineratu badela jarduera polizial edo judizial jakin baten inguruko “kezka” baina “Eusko Legebiltzarra ez da pankartak luzatzeko tokia” dio.
Etorkizunari begira, Talde sozialistak ez du estrategia horretan parte hartuko eta jarraituko du lan egiten herritarri eta taldeei arreta egiteko “haien arazoei erantzuna bilatzeko, inkestetan behin eta berriz agertzen diren arazoei: langabezia, murrizketak, erakunde-laguntza eza, inbertsioak”.