Prentsa-aretoa

Berriak

Pastor: “EH Bilduk garaipen bihurtu nahi du ETAren porrota”

Euskal Sozialistek “kezka handiarekin” ikusten dute nola kudeatzen ari diren terrorismoaren amaiera, Euskadiko eta Espainiako gobernuetan ez baitago lidergorik

Pastorrek ezker abertzaleen “biktimismoa” salatu du, historian ETAko presoek birgizarteratzeko izan duten oztoporik handiena izan badira ere

"Espainian ez du inoiz gobernu demokratiko batek egun Mariano Rajoyren Gobernuak duen egoera egokia izan ETArekin behin-betiko amaitzeko”

Euskal Sozialisten bozeramailea, José Antonio Pastor, diputazio iraunkorrean
Euskal Sozialisten bozeramailea, José Antonio Pastor, diputazio iraunkorrean

Euskal Sozialistek diote EH Bilduk alboratu nahi izan dituela terrorismoa legitimatzeagatik dituen "ardurak”, beste batzuek beraien arazoak konpon ditzaten, gaur goizean Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorrean eztabaidatu den legez este proposamenarekin. Bilera horretan, ETAko presoen 8 abokaturen aurka pasa den astean egindako polizia-eragiketa kritikatu da.  Legebiltzarreko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, “epaileen erabakiekin ados egon gaitezke edo kritika ditzakegu, baina beti bete beharko ditugu eta inoiz ez deslegitimatu, bakoitzari hobeto dagokion moduan”.

“Euskal Sozialistok —gogoratu dio Pastorrek EH Bildu legebiltzar taldeari—, demokraziaren legetik abiatuta, presoen eskubideen alde egin dugu.  Eta Batasunaren munduak beti oztopo gehien jarri dizkiete presoei euren eskubideen alde egin dezaten eta birgizarteratzeko. Gazte asko ETAn sartzera bultzatu zituzten, ondoren hilketak txalotu zituzten eta, atxilotu ondoren, beste kondena osagarri bat jarri zieten:  espetxe-onurez baliatzea debekatuta zuten.  Baina debeku hori, azkenik, amaitu egin da”.

Pastorrek salatu egin du ezker abertzaleak “garaipen bihurtu nahi du ETAren alde egindako urte luzeetan aldeztu duen guztiaren porrota ”, baina “ETAren terrorismoaren amaiera demokraziaren eta zuzenbideko estatuaren garaipena izan da”.  “Eta horrek begien bistakoa ematen badu ere, gogoratu beharra dugu, batzuek errealitatea desitxuratu nahi dutelako eta justifikaziorik ez duen alarmismoa sortu nahi dute”, gaineratu du egun PPko gobernuak egiten duen politikari buruz hitz egin duenean.

Bozeramaile sozialistak Gobernuko presidenteari bizi dugun egoerarekin bat etorriz joka dezala eskatu dio, “ETAk lehen hil egiten zuen, baina orain ez du hiltzen”, beraz, “ez da arrazoizkoa gizarte batean tirabirak sortzea erradikalenak pozik uzteko”. “Espainian ez du inoiz gobernu demokratiko batek egun Mariano Rajoyren Gobernuak duen egoera egokia izan ETArekin behin-betiko amaitzeko”, azpimarratu du.

Euskal Sozialistok “kezkatuta gaudeEusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak “lidergorik” ez dutela erakutsi dutelako, eta “zarata handia, amorru handia eta alderdien araberako jokaera gehiegi sortu dituzte”, zehazki, Urkullu lehendariaren isiltasunak, ezen, EAJrekin batera, ulertu behar baitu "herriari eta euskal gizarteari ezin dizkiotela mezu okerrak bidali”. “EAJ jolas horretan sartu da beldurra duelako.Hautesle nazionalisten artean nagusitasuna galdetzeko beldur da.  Urkullu lehendakariak ez du dagokion lidergoa gauzatzen jakin izan", azaldu du.