Prentsa-aretoa

Berriak

Pastor: “Euskal Sozialistek aurrekontuetan ondoko aztarna utzi dute: 900 milioi euro gehiago ongizateko politiketarako”

Talde Sozialistako bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, gaur Eusko Legebiltzarrean esan du “Euskadiko Alderdi Sozialistak Aurrekontuetan aztarna bat utzi duela, hau da, 900 milioi euro gehiago krisiari aurre egiteko, enplegua sortzeko, gizarte eskubideekin jarraitzeko, gure enpresaburuei laguntzeko eta gure ekoizpen-ehuna modernizatzeko".  Datorren urterako Euskadiko Aurrekontuei buruzko azken eztabaidan, José Antonio Pastorrek adierazi du “sozialistok ez dugula politika sutsurik egiten, euskal herritarrek eskatzen dizkigutenak baizik".

“Guk —esan du legebiltzarkide sozialistak EH Bilduren inguruan— ez dugu hitzaldi iraultzailerik egingo, hemen Che Guevara aipatzen dutenek eta Gipuzkoan Markel Olanorekin lan egiten duten horiek bezala, ez baitu ematen horrek gerlari ezagunaren berraragiztatzea denik".  Eta ez ditugu langabetuak irainduko, EAJrekin kate independentistak egiteko diru laguntzak adostuz, krisiari aurre egiteko neurria balitz bezala.  Guk, herritarrek eskatzen duten oposizioa egiten dugu:  beste aukera batzuk proposatzen ditugu, ez dugu soilik ezetz esaten.  Errealitatea eraldatzen dugu, euskal herritarrok hobeto bizi dezagun”.

José Antonio Pastorrek, gainera, Euskadiko Alderdi Sozislista “betiko euskal ezkerra” izaten dela dio.  “Alderdi honek —gaineratu du—, herri kaudimendunek proiektu bat du.  Euskal gizarteak gaur ezagutzen duen bakarra da hori.  Urkullu  lehendakariak oposizioan amaiera arte eraso zuen proiektua da.  Eta ondoren, Gobernuan zegoela, proiektu hori higatzen saiatu zen gizarte arloan atzerakoi ziren aurrekontu batzuen bidez. Azkenean, aurrekontu horiek alde batera utzi behar izan genituen.  Proiektu hori gain hartu behar izan du gobernatzen hasteko”.

Gaineratu du, bestalde, “proiektu horretan jarraituko dugu oposizioa zuzentzen:  zerga-iruzurraren bidez urtero galtzen ditugun 2.500 milioi euroak berreskuratzeko, diru hori herritarren esku jartzeko; Ekonomia eta Enplegua Saritzeko hiru urteko Plana aurrera ateratzeko, EAJk gurekin horretarako konpromisoa gain hartu baitzuen; Aurrekontuetan adostu genuen gizarte-gastua behar bezala garatzeko; Udalen Legea eta xahubideekin eta eraginkortasun ezekin amaituko duen erakunde-erreforma onesteko”.

“Gogor egingo dugu lan sozialistek legegintzaldirako abian jarri ditugun ekonomia-, politika-, gizarte- eta zerga-programaren alderdi guztiak betearazteko.  Baita beste helburu batzuk lortzeko ere, adibidez, Etxebizitzaren Legea, izan ere, Gobernuaren iritziaren aurka sustatu dugu”, esan du amaitzeko Antonio Pastorrek. Gainera, esan du Aurrekontuak onetsi direla sozialisten abstentzioari esker, baina horrek ez duela esan nahi Lehendakariari txeke zuria eman diotenik, "gobernatzen hasteko aukera bat baizik”.  “Sozialistok —esan du José Antonio Pastorrek— ez gara oraindik fidatzen oraindik bihotza eskuinean duen Gobernuarekin, nahiz eta azkenean Alderdi Sozialistarekin aritu, ez baitzuen PPrekin ituntzeko aukerarik”.

José Antonio Pastor, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen bozeramailea
José Antonio Pastor, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen bozeramailea

Beste berri batzuk...

Iruzkinak