Pastor: “Eusko Jaurlaritzak, ezintasuna erakutsi ez ezik, gezurra ere esan du"
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren Lege proiektua erretiratu duo posizioko guztiek aurka bozkatu baino lehen
Pastorrek Gobernuari "lege txarra" aurkeztu duela leporatu dio, Rajoyren gobernuak aurkeztutakoaren kopia da
PSE-EEk gobernuari bi lege ezberdin aurkezteko eskatu dio, bat sektore publikoari buruzkoa, eta beste bat gardentasunari buruzkoa
![Legebiltzarreko bozeramailea, José Antonio Pastor, Eusko Legebiltzarrean goizean eskaini duen prentsaurrekoan. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-El-portavoz-parlamentario-Jos-Antonio-Pastor-durante-la-rueda-de-prensa-que-ha-ofrecido-esta-maana-en-el-Parlamento-Vasco-Foto-Socialistas-Vascos-Legebiltzarreko-bozeramailea-Jos-Antonio-Pastor-Eusko--553a240b361dd.jpg)
Euskal Sozialistek Eusko Jaurlaritzari exijitu dio legegintzaldi honetan Administrazio Publikoaren lege proiektua beste modu batez idatz dezala, gaur azken momentuan erretiratu baitu, PSE-EEk, EH Bildu eta UPyD aurka bozkatu behar zutenez, legebiltzarreko bozketa ez galtzeko. Euskal Sozialistak Legebiltzar-taldeak bi lege ezberdin aurkeztea proposatzen du, bat euskal sektore publikoari buruzkoa, eta beste bat gardentasunari buruzkoa. “Euskal Sozialistok euskal herritarren mezua ulertu dugu, Administrazio Publikoei gehiago exijitzen diete, baina Gobernu honek ez du jakin bere proiektuan hori nola jaso”, esan du José Antonio Pastor Legebiltzarreko bozeramaileak.
Euskal Sozialistek Eusko Jaurlaritzaren eta bozeramailearen jarrera kritikatu dute; izan ere, bozeramaileak esan du oposizioa alderdi- eta hauteskunde- irizpideen arabera jokatu duela aipatutako legea blokeatu duenean. Pastorrek gogoratu duenez, gaur bertan legebiltzar-taldeek erabaki dute bi legeak tramitatzearen alde egitea: zuzenbide zibilari buruzkoa eta mahatsen kalitateari buruzkoa. Eta Gobernua bera izan da proiektua aurrera atera nahi izan ez duena, ez baita ezta alderdi sozialistarekin harremanetan jarri ere akordioa bilatzearren. “Gezurra esaten du ituntzeaz eta hauteskunde-interesez hitz egiten duenean. Sozialistekin ez du hitz egin, ez du testua egin, ez Legebiltzarrera bidali zuenean ez gure zuzenketak iragarri genituenean epea amaitzeko bi aste falta zirela, ez zuen hitz egin erregistratu zenean, ezta ondoren ere. Ezer ez. Ez du akordiorik lortu nahi", esan du.
Pastorrek esan du Urkulluren gobernuak “laguntza falta duela baina nagusikeria handia duela”. Bere ustez, Rajoyren Gobernuak onetsitako estatu mailako legearen kopia txar hori tramitatzearen lardaskeria estaltzeko bozeramaileak emandako aitzakiek ez dute balio.
Bozeramaile sozialistak azaldu duenez, “Euskal Sozialistok euskal sektore publikoaren erreforma osoa nahi dugu, eta aldeztuko dugu erabateko gardentasuna geroko funtzionamendurako oinarrizko printzipioa dela". Gainera, “euskal herritarren mezua ulertu dugu, Administrazio Publikoei gehiago exijitu diete, baina Gobernuak ez du jakin bere proiektuan hori nola jaso”, azaldu du.
PSE-EEk lortu du Gobernuak enplegu plana aurkezteko epea eta Lan-eskaintza Publikorako egutegia finkatzea
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak lortu du gaur enplegu-plana aurkezteko konpromisoa, baita lan-eskaintza publikorako egutegia finkatzea ere, langileen ordezkariekin negoziatuko dena, belaunaldien arteko ezinbesteko txandaketa bermatzeko eta zerbitzu publikoak efizientziaren irizpideekin ematen direla bermatzeko. Aipatutako lan-eskaintza publikoa herritarren beharretara egokituko da, langile publikoek lan-baldintza eta soldata duin eta egonkorrak izango dituzte, ondo trebatuta egongo dira eta egungo zein geroko erronkei aurre egiteko gai izango dira. Legebiltzarreko kide gehienak agindu horren alde agertu dira, eta beste orokorrago batetik urtebete igaro dela egin dugu (aurrekoa ere sozialistek sustatu zuten); baina gobernuak ez du bete, eta diagnostiko berria aurkeztu baino ez du egin.