Prentsa-aretoa

Berriak

Pastor: "Ideia gutxien izan dituen gobernu gisa gogoratuko da Urkullurena"

José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarrean (artxibo-irudia).  [Argazkiak: Euskal Sozialistak]
José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarrean (artxibo-irudia). [Argazkiak: Euskal Sozialistak]

Eusko Legebiltzarreko Euskal Sozialisten bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, Iñigo Urkullu lehendakariari eskatu dio argitzeko hauteskunde autonomikoen deialdia aurreratuko duen edo ez, eta legegintzaldia agortzea erabakitzen badu, "propaganda-kanpaina egiteari utz diezaiola" herritarren arazoak ebazten hasteko.

PSEko ordezkariak esan du “propaganda” eta “antzezpen” ekitaldi bat izan dela, eta hauteskunde autonomikoak aurreratzeko aukerarekin lotu du. Udazkenean egin beharko lirateke hauteskundeak.

Pastorrek gogoratu du Lehendakariak duela hauteskunde autonomikoen deialdia egiteko “eskumena”.  Dena dela, azaldu du horrek ez duela esan nahi eskubidea duela erakundeak hauteskundeen interesen pean jartzeko.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hauteskundeak aurreratzeko asmoa badu, "orain esan beharko lukeela”  aipatu du.  “Kanpainarekin hasi nahi badu, argi esan dezala, eta ez badu nahi, propaganda egiteari utzi diezaiola eta finka dezala zer lehentasun dituen gobernuak legegintzaldiaren azken sei hilabeteetarako”, ohartarazi du.

Pastorrek Urkulluri leporatu dio estatu mailako alderdiei eskatzen diela “arduraz” joka dezaten erabakiak hartzeko orduan eta Gobernu zentrala osatzeko akordioak har ditzaten, baina ondoren, bere eskumenen eremuan, “su artifizialak” bota baino ez du egiten, modu eraginkorrean kudeatu beharrean.

"Ez dago funtzioetan, baina batzuetan hori ematen du”, leporatu dio lehendakariari.  Pastorrek berriz esan du Urkulluri eskatu behar zaiola argitzeko legegintzaldia agortuko duen edo ez.  Gainera, hauteskundeak ez baditu aurreratuko, “argazkiak eta prentsaurrekoak” alde batera uzteko eta lanean hasteko eskatu dio.

Asteazkenean legegintzaldiaren balantzea egiteko ekitaldiari dagokionez, Legebiltzarreko bozeramaile sozialistak esan du Urkulluren kabineteak Euskadin izan dugun “motelena" izan dela.

Pastorrek azpimarratu du egungo Gobernuak “oso lege gutxi eramen dituela” Eusko Legebiltzarrera, eta aurrekontu-proiektu bat erretiratu behar izan duela (2013koa), babes nahikorik ez zituelako.

Horrez gain, ideiarik eta herritarrekiko “sentsibilitaterik” ez duela azaldu du, altzairuaren industriaren krisiari aurre egiteko orduan.  Pastorrek dio Gobernuak adierazi duela "ezin dela ezer egin" krisiaren mehatxupean diren euskal fabriken egoeraren aurrean.  “Zerbait egin dateke, baina ez daki nola”, esan du. 

Beste berri batzuk...

Iruzkinak