Prentsa-aretoa

Berriak

Pastor: “PPk eta bere gobernuak EH Bildu erabiltzen dute udaletan egin nahi dutena legitimatzeko”

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozerameilea, José Antonio Pastor. (Argazkia: Euskal Sozialistak)
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeko bozerameilea, José Antonio Pastor. (Argazkia: Euskal Sozialistak)

Talde Sozialistako bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, harrituta dagoela esan du gaur “Arantxa Quirogak eta Gobernuko presidenteordeak, sintonia nabarmenarekin, EH Bildu erabili dutelako udaletan egin nahi dutena legitimatzeko tresna gisa, eta horrek erakutsi egiten du zer nolako sendoak izan diren indar politiko horrekiko printzipioak”.  Eta Groucho Marx gogorarazi digute, ondokoa esan baitzuen: "Hauexek dira nire printzipioak.  Gogokoak ez badituzu, beste batzuk ere baditut”.

“Nork jakin zezakeen —aipatu du José Antonio Pastorrek— Alderdi Popularrak eta bere Gobernuak EH Bilduz baliatuko zutela beraien planen demokraziaren garbitasuna erakusteko!” Presidenteordeak aipatu duenean Gobernuek alkateak aukeratzeko proposatu duen sistema berriak Bilduri egin ahal diola mesede, eta horrek hauteskunde-interesik ez dutela erakusten duela, beste gauza bat esaten ari da:  Eskuinari berdin zaiola Euskadin Bilduri laguntzea, horren ordez PPk gobernatzen dituen udaletan alkatea PPkoa izaten jarraitzea lortzen badu”.

Gaur Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan, Talde Sozialistako bozeramaileak ganberan erregistratu duten ekimenaren berri eman du. Ekimen horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatu nahi diote Hauteskunde Orokorreko Araubidearen Lege Organikoaren aldaketa egin ez dezaten, alkateak zuzenean aukeratzeko aldaketa, alegia.  José Antonio Pastorrek azaldu duen moduan, “alderdien interesen arabera egin da hori guztia, adostasun politikoa alde batera utzita, eta hori oso deigarria da, Hauteskundeen Legea aldatzea garrantzi handikoa baita”.

“Horrez gain —gaineratu du— zuzenean erasoko ditu udalen autonomia eta udal-demokrazia.  Eta horrek eragina du euskal udaletan, eta horregatik Legebiltzar honetan aztertu eta eztabaidatu beharra dugu”.  “Ez dugu aztertuko —esan du— nori egingo dion mesede PPren gobernuak proposatzen duen aldaketak, baina ez gara oso azkarrak izan behar antzemateko aldaketa PPren alde pentsatu dutela, udaletan boterea lor dezala".

“Halaber —ziurtatu du Pastorrek— ez dugu proposatzen den horren edukietan sartuko, sistema demokratikoaren jolas-arauen errespetuarekiko eztabaida baikenezakeen, baina ematen du PPren gobernuak ez duela egin nahi.  Horixe baita sortzen den arazoa.  Ezarritako arau eta prozedurekiko errespetu falta handiko arazoa da; eta sistema demokratiko batean arau eta prozedura horiek edukiak bezain garrantzitsuak dira.  Eta ondokoa ezin da egin, nahiz eta gehiengo osoa izan:  Hauteskundeen Legea premiaz aldatzea udaletako alkatetzetan eragiteko udal hauteskundeak gainean ditugula”.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak