Prentsa-aretoa

Berriak

Pastor: “Sozialistok 900 milioi euro gehiago jarri ditugu ongizate eta aurrerapen politiketarako”

José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran
José Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran

"Herritarrek ekintza gehiago eta hitzaldi gutxiago nahi dute.  Eta, berriz ere, euskal ezkerrak ekintza burutu du; alderdi zahar honek, Euskadiko Alderdi Sozialistak. Izan ere, harro dago 900 milioi euro gehiago jarri ditu ongizate eta aurrerapen politiketarako”.

Modu horretan justifikatu du gaur José Antonio Pastorrek zergatik bozkatu duen Alderdi Sozialistak datorren urterako Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari UPyD eta EHBildu alderdiek aurkeztu dizkioten osoko zuzenketan aurka. Zuzenketa horiek, gaur goizean, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran eztabaidatu dituzte. Aurka bozkatu dute eta esan dute “gure aurrekontuak direla”, eta Talde Sozialistak baloratu egin ditu “gure ekimenez sartu diren hobekuntza garrantzitsuak”.

José Antonio Pastorrek dionez, “baloratzen dugu, sozialiston ekimenez, Eusko Jaurlaritzak eta zure alderdiak gurekin batera egin izana akordio ekonomiko, politiko, sozial eta fiskalen bidea, krisia gainditzearren eta herria aurrera ateratzearren, betiere jendearen gizarte-eskubideei eutsita.  Hori dela-eta, gaur aukera dugu datorren urterako beste Aurrekontu oso ezberdinak onesteko, aurrekoak ezin baikenituen onartu.  Eta erabaki hori hartu dugu aurreko Kontu Publikoei osoko zuzenketa aurkezteko genuen arrazoi beragatik, gizarteak ezin zituelako gain hartu”.

"Une horretan esan genuen —azaldu du José Antonio Pastorrek— diru-sarrerak 890 milioi eurotan handi daitezkeela, bai zergen bidez, bai defizitaren benetako tartearen bidez.  Gaurko aurrekontuek 900 milioi gehiago dituzte, eta diru horiek zerbitzu publikoak indartzeko, ikerketak egiteko edo gizarte politiketarako erabil daitezke.  Hazkundera eta krisiari aurre egitera zuzendutako Aurrekontuak posible zirela esan genuen.  Gaur aurkeztutakoek, Ekonomia eta Enplegua Saritzeko Hiru Urteko Planari ekingo diote, eta 6.290 milioi eurokoa izango da gutxienez”.

“Pentsioak eta euskal gizarteko sektore ahulenak konpentsatu behar zirela esan genuen —gaineratu du bozeramaile sozialistak—, Rajoyren gobernuak ezarri duen baterako ordainketagatik eragindakoak, zehazki.  Eta, Kontu Publikoetan jasotako konpentsazio horietaz baliatuko dira Euskadiko 400.000 herritar baino gehiago”.

José Antonio Pastorrek, “sozialisten herriarekiko duten konpromisoaren aurrean”, EH Bildu eta UPyD alderdien “hitzaldiak” jarri ditu, Aurrekontuei osoko zuzenketa bana aurkeztu baitiete.  “Herri hau —esan du ironiaz bozeramaile sozialistak—, ezin da zain gelditu Garitanoren alderdiak egiteke dagoen iraultza  (eta Gipuzkoan, gobernatzen duen lekuan, egin ezin duen iraultza) abian jarri arte.  Eta ezin da zain gelditu Rosa Diezen alderdiak —Gorka Maneirok zuzenduta— Euskadin “alderdi zaharren”, hau da, UPyD ez diren alderdi guztien, aurkako gurutzada amaitu arte".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak