Prentsa-aretoa

Berriak

Pastorrek Lehendakariari Euskadirako zer herri proiektu nahi duen erabaki dezala eta 電enbora galtzeko baino balio ez duten bilerak egiteari " utz diezaiola eskatu dio

Euskal Sozialistek Urkullu Lehendakariari Euskadin dugun ekonomia krisitik ateratzeko 電agoeneko erabakiak har ditzan" eskatu diote; gainera, erabaki horiek norekin nahi dituen abian jarri aukeratu beharko du, legebiltzarkide taldeek zenbait jarrera baitituzte, eta batzuetan, jarrera kontrajarriak ere, eta ezinezkoa baita guztiak pozik uztea

Euskal Sozialisten Legebiltzarkide Taldeko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, Urkullu Lehendakariari ez dezala bere burua ezkutatu “gutxirako balio duten” bileren atzean eta erabaki dezala “zer herri proiektu nahi duen Euskadirako” eta “norekin burutu nahi duen” eskatu dio, ezingo baitu guztiak pozik utzi.  Pastorrek ohartarazi du bilera horiek ez dutela inolaz ere Eusko Legebiltzarra ordezkatuko; Lehendakariak organo horretan egin beharko ditu bere proposamenak, Legebiltzarrak horiek onetsi ditzan.  “Urkulluk mahai gainean proiektu bat, ideia bat, epe batzuk, baliabide batzuk jar ditzala nahi dugu”, esan du eta, beraz, bi aukera ditu: “huts egindako aurrekontuek" markatutako lerroekin jarraitzea —hau da, etsipena eta murrizketen aurrean amore ematea— edo "eskura dituen tresna guztiak aztertzea, autogobernuak eskaintzen dizkiona, Euskadi enpleguaren sorrerantz eta gizarte kohesiorantz bideratzeko". Esan duenez, “horri buruz hitz egin nahi dugu”.

Urkullu Lehendakariak, euskal alderdi politikoen buruekin bildu baino lehen, gaur arratsaldean lehen bilera egingo du 3 diputatu nagusiekin eta EUDELeko ordezkariarekin. 90 minutu baino ez du iraungo.  Beraz, erakunde bakoitzak 18 minutu baino ez ditu izango gai garrantzitsu batzuen inguruan —adibidez, fiskalitatearen, enpleguaren, ekonomia indartzearen edo erakunde-egitura modernizatzearen inguruan— egonkortasun-akordio bat lortzeko.  Pastorrek ironiaz esan duenez, “ez du ematen sakontzeko aukera izango dutenik".

Euskal sozialisten ustez, gaur arratsaldeko bileraren bidez nazionalisten Gobernuak ezkutatu nahi du Urkullu Lehendakariaren hasierako aurrekontuak bertan behera uztearen ondoriozko porrota, “argazki positibo  bat behar baitu”.  Baina Euskal Sozialistak joan egingo dira Lehendakariak bideratuko dien hitzordura “erreserbarik gabe” hitz egiteko asmoarekin eta helburu argi batekin: Lehendakariak mahai gainean jarri beharko du proiektu argi eta zehatz bat Euskadirako.

Hori dela-eta, Pastorrek Urkulluri gogoratu dio kontuan izan beharko duela zer esan duen Eusko Legebiltzarrak azken hilabete hauetan.  Pastorren azpimarratu duenez, “Legebiltzarrak zerga arloan irizpideak finkatu nahi dituela esan dizu, eta Biltzar Nagusiek horietan oinarrituko dituzten eure arauak.  Horretarako ez da legerik aldatu behar.  Duzun proposamena ekarri eta Ganberaren menpe jarri baino ez duzu egin behar". Gainera, erakunde-egitura berrikusteko ponentzia bat abian jar dezakeela, EAJk batzorde hori zuzentzen baitu, eta langile publikoen lanaldia luzatu duen dekretua ere bertan behera utz dezakeela dio.  Nabarmendu duenez, “gai horren inguruan lan egin dezake.  Borondate politikoa baino ez du behar”.

Legegintzaldiaren hasierako bost hilabete hauetan argi gelditu da zer borondate politiko duen. Epe honetan Euskal Sozialistek 700 ekimen baino gehiago aurkeztu dituzte eta Gobernuak, berriz, ekarpen bakarra egin du.  Pastorrek azaldu duenez, “gure proposamenak, utzarazpenen, baterako ordainketaren, osasun azpiegituren, osasun zerbitzuak kentzearen, desgaitasuna duten pertsonak lan munduan txertatzearen, hirueletasuna garatzearen, ikerketaren, garraio-azpiegituren ingurukoak dira".

Beste berri batzuk...

Iruzkinak