Pastorrek Urkulluri eskatu dio “pikutara ez bidaltzeko” Gobernu sozialistak egin dun legegintza lana eta Gardentasunaren, Etxebizitzen eta Udalen legeak legegintza-egutegian sar ditzan
Euskal Sozialistak legebiltzarkide taldeko bozeramaileak Urkullu Lehendakariari eskatu dio ez edukitzeko arazorik Patxi Lopezen Gobernu sozialistak egin duen legegintza lana onartzeko eta, gainera, “pikutara ez bidaltzeko” aurreko agintaldian sustatutako plan eta legeak. Zehazki, Pastorrek Lehendakariari bere egutegian —eta egutegi horrek 16 ekimen eta beste talde batzuetako bi baino ez ditu jaso— Gardentasunaren legea, Udalen legea eta Etxebizitzen legea sartzeko eskatu dio. “Agian ez da beteko, arrisku hori bada, baina gardentasunean irabaziko dugu Gobernu batek benetan zer jarduera-asmo dituen jakiteko aukera ematen baitu eta Legebiltzarrarekiko konpromiso argia erakusten baitu, gaiak azaltzeko eta lehentasunak finkatzeko konpromisoa, alegia”, azaldu du.
Gaur goizean Eusko Legebiltzarrean egindako ohiko osoko bilkuraren gai-zerrendak, Urkullu Lehendakariaren legegintza-egutegiaren aurkezpena jaso du, baina ez dute ez datarik, ez eperik, ez lege zehatzik aipatu, ekainaren 15ean behin betiko proposamena aurkeztuko baitute.
Pastorrek dio Euskal Sozialistak ez direla "Aita Santua baino Aita Santuaren zaleagoak izango", baina gogoratu du pasa den legegintzaldian EAJk eskatu zuela Gobernua berretsi eta bi hilabetetan agiri hori prest edukitzea. EAJren Gobernuak orain dela bost hilabetetik burutzen ditu bere funtzioak.
Bozeramaile sozialistak parte hartu duenean, gardentasunaren legerik eta goi kargudunen jokaera koderik jaso ez dutela, “nahita edo ez”, aipatu du, nahiz eta Erkorekako bozeramaileak egingo dutela iragarri. Azpimarratu duenez, “gaur ez dago kode etikorik, ez aurrekoarekin bat egiteko aukerarik ere, izapidetzen ari den legeaz ahaztu dira eta gardentasunaren lege konprometituari buruz ez dira gogoratu”, baina Gobernuak ez badu egiten, legebiltzarkide sozialistak burutuko duela Ganberan dio.
Pastorrek Lehendakariari esan dio aurreko legegintzaldian egindako lanari probetxua atera ahal diola, adibidez, Udalen Legea izapidetzeari dagokionez, EAJk geldiarazi baitzuen tramitazio hori eta “orain dela hiru hamarkadatik” egiteke dago.
Badira nazionalisten agendan ez dauden beste proiektu batzuk, eta Euskal Sozialisten ustez egon beharko lirateke, hala nola, Etxebizitzen Legearekin lotutakoak. Azaldu duenez, “gaur justifikatuago dago arauketa hori, etxebizitzaren funtzio soziala indartzeko eta hipotekekin ito egin diren eta bizitzeko etxe bat behar dutenei arreta egiteko”.
Pastorrek Lehendakariari proiektu sektorialetan lan egiteko eskatu dio, adibidez, Aldaketa Klimatikoaren Legean (aurreko legegintzaldian ia-ia amaitutakoa), Paisaiarenean, Funtzio Publikoarenean edo Gazteen Legean. Amaitzeko ondokoa esan du: “laburbilduz, ez du arazorik eduki behar aurreko etapan hasitako lana erreferentziatzat hartzeko. Baita legegintza arloan ere”.