Prentsa-aretoa

Berriak

Pastorrek Urkulluri exijitu dio “gauzak nahasteari” utz diezaion bere proposamenak ETAri egiten baitio mesede

José Antonio Pastor (artxiboko irudia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
José Antonio Pastor (artxiboko irudia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Legebiltzarreko bozeramaile José Antonio Pastorrek Urkullu lehendakariari exijitu dio “gauzak nahasteari utz diezaion”,  ETA desarmatzeko egin duen proposamenak “ez baitu laguntzen” banda desegiten eta mesede egiten baitio.  Horrez gain, Lehendakariak eta Gobernuko Bake eta Bizikidetzako idazkariak “argazkiak eta protagonismoa" lortu baino ez dutela nahi kritikatu du.  Pastorren ustez, Eusko Jaurlaritzak egindako proposamenak ez du banda terrorista desegiten lagunduko, eta “une honetan argazkiak eta protagonismoa lortzeko saioa da. Proposamenak Gizarte Foroa, nazioarteko zenbait eragile eta Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari osatutako komite bat sortzea jaso du.

Agintari sozialistak salatu du Urkullu-Fernandez bikoteak azkar-azkar aurkeztu dutela "desarmearen euskal bidea" izenekoa, Egiaztatzeko nazioarteko Komitearen jakinarazpenaren ondoren, non ziurtatzen baitzen armak, munizioa eta lehergailuak zigilatzeko prozesuan jarraitzen duela bandak.  Pastorrek ohartarazi du ETAri egiten diotela mesede, iraunarazteko saioa luzatzeko aukera emanez.  Hori dela eta, "gai honetan oso argi hitz egin behar dela eta ezin garela erdian gelditu” azpimarratu du; “ETA ahalik eta lasterren eta berehala desegitea” exijitu beharra dago, gainontzekoak “luzatu baino ez duelako egiten”.

Edozein modutan ere, “desarmea baino, une honetan garrantzitsuena desegitea dela” azpimarratu du.  “Bene-benetan ez hiltzeko erabakia atzeraezina baldin bada, ez dakigu zergatik nahi duten horri buruz hitz egiten jarraitu, jendeak ez baitu horretan interesik.  Armak eman nahi badituzte, erraza dute, koordinatuak nahi dutenari eman (Vaticanori, BBCri, CNNri) eta armak non dauden esan baino ez dute egin behar”, gaineratu du.

Pastorren ustez, “ez da erraza ulertzeko zergatik Eusko Jaurlaritzak, Urkulluk eta Fernandezek duten halako protagonismo nahia, horrek zailago eta nahasiago egiten baitu ETA behin betiko desegitea ".

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari "gauzak nahasteari uzteko” eta "gainontzekoen moduan ETA behin betiko desegitea eskatu dezala" exijitu dio; gainera Urkulluk orain dela aste batzuk esandakoa jaso du: ez duela ETAz ezer espero.  “Ez badu ezer espero, ez luke abenturetan denbora galdu beharko, desarmatzeko euskal komiteetan denbora galdu, ez dutelako ezertarako balio, eta argazkia lortu eta prozesua nahastu baino ez baitute egiten”, gaineratu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak