Patxi Lopez “dogma eta eredu zaharrak” alde batera uztearen eta PSOE “berriz asmatzearen” aldekoa da jito neoliberalaren aurrean beste aukera bat eskaintzearren
Gaur arratsaldean egindako Batzar Nazionalean Euskal Sozialistek aukeratu egin dute datorren PSOEren Konferentzia Politikoan zer ordezkaria izango dituen PSE-EEk; azaroaren 8, 9 eta 10ean egingo da Konferentzia Politikoa
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, proiektu sozialista “berriz asmatzearen aldeko apustua egin du; helburua, “garai berriarekin eta gure garaiko jendearekin konektatzea” da, ezen “dogma eta eredu zaharrekin jarraitzea ez baita baliogarria “eskuetatik joan zaigun errealitateari aurre egiteko" “Ekonomia krisi luze honek —eta horrekin batera erakunde eta politika mailako krisia ere gertatu da—, gure gabeziak agerian utzi ditu. Orain arte aldeztutako uste sendo asko zalantzan jarri ditu”, esan du.
Euskal Sozialisten Batzar Nazionala arratsaldean Bilbon bildu da aukeratzeko PSOEko Konferentzia Politikoan zer ordezkari izango dituen PSE-EE. Konferentzia Politiko hori azaroaren 8, 9 eta 10ean izango da. Batzarrean Patxi Lopezek adierazi du bere ustez zer jarduera lerro jarraitu beharko lukeen PSOEk ilusiorik gabeko eta PPren jito neoliberalaren aurrean aukerako beste proiekturik ez duen herritarrei proiektu errealista" bat eskaintzeko.
Lopezek azaldu du proiektu sozialistak denon eremurantz egin behar duela aurrera, “askotan aldeztu dugun ekonomia eta gizarte eredua ordezkatzeko modukoa", hau da, "erakunde sendo eta adierazgarriak izango dituen Europa; erakunde horiei baterako politikak hartzeko gaitasuna eman beharko zaie eta, beraz, ekonomia mailan, zerga mailan, Europa Banku Zentralari dagokionez, zorraren mutualizazioaren eremuan eta enplegu politiketan erabakiak hartzeko gaitasuna izango lukete: baterako gizarte politiketan...”.
Estatu ereduari buruzko eztabaidari dagokionez, Patxi Lopezek ohartarazi du eztabaida beti lurralde-ereduan oinarritzen dugula, baina euskal sozialistok "askatasuna, berdintasuna eta herritarren bizi-segurtasuna bermatzeko gai den” estatu ereduaren alde egin beharko genukeela. Azaldu duenez, “Herritarren Estatu Eredua litzateke hori”.
Lopezek autogobernuaren alde egin du “nortasun askatasun eskubidea bermatzen duelako, komunitateen arteko aldeak modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko erakunde politikoa bermatzen duelako" eta eztabaida ez dela “etiketetan" oinarritzen dio. “Federalismoa ez da hainbeste etiketen inguruko zerbait, baizik eta behingoz gain hartzea multzoa ez dela puntu zehatz batetik abiatzen, aldeen batuketa, aldeen arteko lankidetza eta aldeen arteko batera erantzukizuna dela”, azpimarratu du. Gainera lurraldearen inguruko eztabaida ezin dela bakar-bakarrik “Komunitate historiko deitutako horien bitxitasunak eta autogobernu eskaera onartzea”, aldiz, hiru printzipio hauek kontuan izan beharko ditu:
a) Barne ezaugarriak errespetatuko dituen Baterako eta Denon Estatu baten kide garela aldeztea.
b) Lurralde eta herritar mailako desberdintasunei aurre egitea.
c) Nortasun askatasunerako eskubidea eta aniztasuna bera kudeatzeko sistema gisa autogobernu eskubidea aldeztea.
Amaitzeko, Lopezen ustez, Konferentzia Politikoak Alderdi eredu berri baten oinarriak ere finkatzeko aukera eman beharko luke, gaur dugun gizarte berri horrentzat “gardentasun handiagoa, parte-hartze handiagoa eta kontrol gaitasun handiagoa eskatzen baitu".
Konferentzia Politikoan izango diren ordezkariak
Batzar Nazionalak aukeratu egin du PSOEko Konferentzia Politikoan zer ordezkari izango dituen PSE-EEk. Konferentzia Politiko hori azaroaren 8, 9 eta 10ean izango da. Izenen zerrenda ikus dezakezu orrialde honen beheko aldean (agiriak ikusi)
