Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lopez EH Bildu eta PP alderdiekin negoziatzearen aldekoa da EAJrekiko akordioarekin bat egin dezaten akordio hori “indargabetu gabe"

Koalizio abertzaleari gogoratu dio EAJrekin adostutako % 90a jaso egin zutela EH Bildu eta PSE-EE artean Gipuzkoan egindako akordioan eta Arabako diputatu nagusiari itun honen eta Rajoyren murrizketan artean konparatzeko eskatu dio “zein den bidezkoago ikustearren”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, astelehenean PSE-EE eta EAJ alderdien artean izenpetutako akordioaren balioa nabarmendu du "gizarte balio handia baitu” eta, bere ustez, EH Bilduk eta PPk horrekin bat egin dezakete adostutako hori “indargabetu gabe".  Lopezek azaldu egin du akordio honen % 90a euskal sozialistek koalizio abertzalearekin Gipuzkoan egindako itunean bilduta dagoela eta ondokoa eskatu die: zerbaitekin ados ez badaude, zertan ez dauden ados zehazteko.  “Foru kantu horren ordez, esan beharko lukete ados dauden edo ez iruzurrari aurre egiteko euskal ogasunak elkarrekin konektatzearekin, edo bakoitzak dagokiona ordaintzearekin, edo errenta handienek edo etekin gehiago dituztenek zerga handiagoak ordaindu behar izatearekin”, azaldu du.

Lopezek gainera, Radio Euskadiko Boulevard Saioan egindako elkarrizketa batean, Arabako diputatu nagusiak egindako iragarpenari, zergak jaistekoari, erantzun dio eta ondokoa galdetu dio: "nondik aterako ditu baliabideak egin beharreko politikak egin ahal izateko?", gainera, Rajoyren gobernuaren neurri eta murrizketen eta itun honek proposatukoen arteko konparaketa egiteko eskatu dio eta “zein den bidezkoago esateko” esan dio.

Datozen hilabeteri begira, Lopezek oposizio arduradun bat egitearen aldeko apustua egin du, itunean adostutakoa betetzen dutela kontrolatzeko eta Gobernuarekin ados ez dauden alderdietan Euskal Sozialistek euren aukerak proposatzeko, adibidez, Gobernu nazionalistak kutxan gordeta duen "estatus berriaren” inguruan.  Patxi Lopezek, gai horren inguruan eztabaidatu baino lehen “hitz horien oinarrian zer dagoen” azal ditzaten eskatu die, oraindik proiektu horren inguruan ez baitakigu ezer.  Euskal Sozialisten idazkari nagusia “esparru politiko eta bizikidetzarako esparru baten inguruan eztabaidatzeko eta akordio bat lortzeko" prest dago, baina orain artekoa baino hobea izan beharko du “Gernikako Estatutua eta autogobernua, ezberdinen arteko itun garrantzitsu bat”.  “Norbaitek aurrera egin nahi badu, gauza horiek hobetu beharko ditu; atzera joan nahi badu, euskal gizartea haustuko duen berdinen arteko itun baterantz, ez du Euskal Sozialisten laguntza edukiko”, azpimarratu du.

 Katalunian bizi duten egoeraren inguruan, Patxi Lopezek Gobernuko presidentearen kontenplaziozko jarrera kritikatu du “sofatik arazoak berez noiz ebatziko diren zain baitago”; gainera, Generalitatearen jarrera ere kritikatu du “independentziaren aukerarekin bat egin baitut”.  Lopezek PSOEren proposamen federalista aldeztu du bizikidetza bermatzeko eredurik onena baita "Kataluniako bitxitasuna onartzen baitu, aldebiko harremanetarako aukera ematen baitu, finantzaketa sistema hobetzen baitu eta guztiak baterako arduradun bihurtzen baikaitu".

 Amaitzeko, San Mames estadio berriaren orain dela gutxiko inaugurazio ekitaldia dela-eta, Patxi Lopez harrituta dago ez duelako talde zuri-gorritik ekitaldira joateko gonbidapenik jaso, Gobernu sozialistaren etapan estadioaren eraikuntzari behin betiko bultzada eman bazion ere.

Patxi López Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa
Patxi López Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa

Beste berri batzuk...

Iruzkinak