Prentsa-aretoa

Berriak

Patxi Lopezek “beste politika ekonomiko bat” ezartzeko eskatu du

Ekitaldian, hiru lehendakariek solasaldi baten parte hartu zuten eta bakoitzak bere agintaldiari buruzko balantzea egin zuen eta ekonomia arloan zein erronka gain hartu behar izan zituzten azaldu dute.

Patxi López, Antonio Ardanza eta Juan José ibarretxe lehendakari ohiekin
Patxi López, Antonio Ardanza eta Juan José ibarretxe lehendakari ohiekin

Patxi Lopez, José Antonio Ardanza eta Juan José Ibarretxe lehendakariek, EHUko Executive MBA Enpresak Kudeatzeko Masterraren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuten. Bilboko Bizkaia Aretoan izan zen aipatutako ekitaldi hori.

Ekitaldian, hiru lehendakariek solasaldi baten parte hartu zuten eta bakoitzak bere agintaldiari buruzko balantzea egin zuen eta ekonomia arloan zein erronka gain hartu behar izan zituzten azaldu dute.

Horren inguruan, Patxi Lopezek gogoratu zuen Sozialistek gobernua hartu zutela krisiaren unerik txarrenean; adierazle askok, Espainiako gainontzeko herrietan baino egoera okerragoa genuela azaltzen zuten.

Gobernuak krisiari aurre egiteko hartu zituen neurrien artean, ondokoa nabarmendu zuen: Elkarrizketa Sozialeko Mahaian enpresa eta sindikatuekin lortutako adostasuna. Horren arabera, 2009ko irailean +Euskadi 09 neurriak (388 miloi eurorekin hornituta) sustatu ziren, besteak beste.  Programa horri esker, baliabiderik gabeko 5.000 langabetu kontratatu ziren Udalen, erakundeen eta enpresen laguntzarekin. Gainera, renove plan batzuk sustatu ziren, etxebizitza narriatuak zaharberritzeko laguntzak eman ziren eta enpresei laguntzeko programak eskaini ziren.

Lopezek dio enpresen arazo nagusia, bai une horretan, bai orain, ez dutela proiektuetarako finantzaketarik dela.  Esan zuen oraindik ez direla kredituak ematen eta hori “onartezina dela”, egun Espainiako bankuak onbideratu baitira diru publikoari esker eta, orain dela gutxi jakin genuenez, aurten % 80 arteko onurak ere izan baitituzte.

Beraz, “beste politika ekonomiko bat” ezarri behar dela esan zuen, Espainian zein Europan, hazkundearen, ezagutzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren aldekoa alegia.

"Krisitik noiz irtengo garen axola zait, baina nire kezkarik handiena nola aterako garen da.  Lehiakorrak izan behar gara, baina ez soldatak murriztuz, lan-baldintzak okerragotuz eta zerbitzu publikoak txirotuz”, adierazi zuen.

Legegintzaldiko unerik gogokoena zein izan zen galdetu ziotenean, ETAren amaiera aipatu zuen, eta horren inpaktuak ere eragina izango duela euskal ekonomian nabarmendu zuen.

“Nola zenbatu ETAk Euskadin sortu duen irudi txarra? Nola kalkulatu zer kalte sortu duen atzerrira inbertsio bila joaten ziren enpresaburuentzat, Euskadiri buruz ETA baino ezagutzen ez bazuten? Gure mugetatik haratago Euskadi erakunde mailan ordezkatu behar izan dugunok badakigu oso gogorra dela hizketaldien hasieran beti ETA aipatu behar izana. Hori amaitu da jada.  Eta egun, Euskaditik kanpo irteten garenean, benetako Euskadi sal dezakegu.  Euskadi modernoa”, adierazi zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak